Aragoiko Ubide Inperiala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Aragoiko Ubide Inperiala
Canal Imperial de Aragón
Esclusas de Casablanca- Canal Imperial de Aragón.jpg
Datu orokorrak
Geografia
Koordenatuak 42° 00′ 36″ N, 1° 20′ 36″ W / 42.01°N,1.3434°W / 42.01; -1.3434Koordenatuak: 42° 00′ 36″ N, 1° 20′ 36″ W / 42.01°N,1.3434°W / 42.01; -1.3434
Herrialdea Euskal Herria
Herrialdea  Nafarroa
 Aragoi
Lurraldea Nafarroa Garaia eta Zaragozako probintzia
Iturburua El Bocal

Aragoiko Ubide Inperiala Fontellas eta Zaragoza lotzen dituen XVIII. mendearen bukaeran eraikitako ubidea da. Antzinako Erreten Inperiala hobetzeaz gain, Tutera eta Zaragoza artean bidaiariak eta salgaiak eramateko bide bilakatu zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ilustrazioak proposaturiko planak bi helburu zituen:

  1. Ebroren erdialdeko ibilbidea nabigagarri bilakatzea. Horrela Ozeano Atlantikora ailegatuko liteke Zadorra eta Deba ibaietatik edo Laredotik, Duerora Gaztelako ubidetik eta Mediterraneora Ampostako ubidetik.
  2. Aragoiar nekazal ekoizkinak esportatzea.

Hala ere, zati bat besterik ez zuten eraiki, 1776 eta 1790 artean Ramón Pignatellik egindakoa. 1789an zamak eta bidaiariak garraiatzeari ekin bazioten ere, aduanek erabilera murriztu zuten eta 1861ean Zaragoza-Altsasu trenbidea zabaldu zutenean behin betiko akabatu zuten ubidea.

Egungo ubidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egun ureztaketa-ura banatzeko hiru eskualde daude:

  • Garaiko eskualdea: Soto de la Noria, Ribaforada, Buñuel, Cortes, Mallén-Novillas eta Gallur.
  • Erdialdeko eskualdea: Boquiñeni, Luceni, Pedrola, Alcalá de Ebro, Cabañas de Ebro, Figueruelas, Grisén, Jalón de Alagón, Garfilán de Torres de Berrellén, Castellar de Torres de Berrellén, Madrid-Centén, Almozara, Centén de Utebo, Pinseque, Alagón eta Peramán.
  • Beheko eskualdea: Garrapinillos, Miralbueno, Miraflores eta El Burgo de Ebro.

Egun Ebroko Konfederazio Hidrografikoak kudeatzen ditu bere urak, egoitza Zaragozan izanik.

Mapa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]