Cortes

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Cortes
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria

Cortesko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Tuterako merindadea
Izen ofiziala Escudo de Cortes.svg Cortes
Alkatea Javier Blasco Mendibil (PSN)
Posta kodea 31530
INE kodea 31078
Herritarra cortestar
Kokapena
Koordenatuak 41° 55′ 22″ N, 1° 25′ 19″ W / 41.922777777778°N,1.4219444444444°W / 41.922777777778; -1.4219444444444Koordenatuak: 41° 55′ 22″ N, 1° 25′ 19″ W / 41.922777777778°N,1.4219444444444°W / 41.922777777778; -1.4219444444444
Cortes hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Cortes
Cortes
Cortes (Nafarroa Garaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 36,57 km2
Garaiera 254 metro
Distantzia 125 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 3.199 biztanle
% 50,63 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 49,37
Dentsitatea 87,48 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Red Arrow Down.svg -% 4,11
Zahartze tasa[1] % 75
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 45,33
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 75,87 (2011)
Genero desoreka[1] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 12,48 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 0,75 (2010)
Euskararen erabilera % 0,0 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.cortes.es/

Cortes[2] Nafarroa Garaiko hegoaldeko muturreko udalerri bat da, Iruñetik 125 kilometrora kokatua. 3.199 biztanle ditu.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cortes Tuterako merindadearen hegoaldeko muturrean dago, Zaragozako probintziarekiko mugan. Iparraldetik gatozela, herrira heltzeko N-232 errepidea hartu behar da, Zaragozako noranzkoan.

Cortesek Buñuelekin egiten du muga iparraldean, ekialdean Zaragozako Novillasekin, mendebaldean Ribaforada eta Ablitasekin, eta hegoaldean Zaragozako Mallén udalerriarekin.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cortesek klima mediterraneo-kontinentala dauka, euri eskasak, iparreko ziertzo haizea, uda idorrak eta aldaketa termiko handia. Urteko batez besteko tenperatura 14 eta 16 gradu artekoa eta prezipitazioak 350 eta 400mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak 55 inguru izaten dira eta batez ere udaberri eta udazkenean izaten dira. Bi urtaro hauetan baita ere, laino itxiko egunak eman ohi dira, tenperatura 0 graduren inguruan ibiltzen da eta ez du egun osoan altxatzerik lortzen.

Jatorrizko landaredia erabat eraldatu da gizakiaren eragina dela eta, eta zuhaixkak nagusi diren arren, zuhaitz bakanen bat aurki daiteke (birlandaturiko pinuak batez ere). Zuhaitzek udalerriaren azaleraren %0,3a baino ez dute hartzen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cortesko udalerrian Burdin Aroko hainbat arrasto aurkitu dira. Malurque irakaslearen arabera, Cortes, Burdin Arotik ondoen kontserbaturiko herrigunea da, horrela, Gurutzearen muinoa (Cerro de la Cruz) famatu egin da historialari guztien artean. Ondoren erromatarren garaian, orduko Balsiok garrantzia izan zuen Ebro ibarraren kontrolean.[3] Nafarroako gainontzeko hegoaldeko lurraldeak bezala, Banu Qasi musulman sendi boteretsuaren menpe egon zen. 1119aren hasieran Alfontso I.a Borrokalaria erregeak herria birkonkistatu eta Nafarroako erresumara batu zuen.

Karlos III.a erregeak gaztelua, herritarrak, errentak, jabetza eta ondasun guztiak, bere seme Godofreri eman zizkion, Cortesko konderria sortuz. Dena den, aita hiltzean, Joan II.ak Godofre printzeari kendu zion aitak agindutakoa.[4] 1353an, herrian 50 familia kristau eta 80 familia musulman bizi ziren. Musulmanek garrantzia handia izan zuten Erdi Aro guztian zehar eta haien arrasto ugari geratu dira herrian. 1512an, Nafarroako konkistaren garaietan, gehiengoa oraindik musulmana zen ( XLIIII mairu-etxe eta XXXIII kristau).[5]

1495. urtean Nafarroako gorteek ubide bat eraiki nahi izan zuten Tuteratik Cortesera, baina arrazoi ezberdinak direla medio, lana ez zen amaitu. Cortesko herria, jaurerri izan zen mende askotan zehar, Nafarroako herri gehientsuenak bezalaxe. Horrela, Villahermosako kondeek urte askotan zehar kontrolatu zuten herria eta euren bizitokia (Villahermosako jauregia) Cortesen eraiki zuten.

1664ean Filipe IV.a erregeak Bardeen ustiapenerako eskubidea eman zion Cortesko herriari. XX. mende hasieran herriak 1.140 biztanle zeuzkan eta ondorengo hamarkadetan biztanleriak gorantz jarraitu zuen Lodosako ubidearen zabalpenak ekarritako onura eta nekazaritzaren hazkundeak lagunduta. 1822an Espainiako gorteek, Cortes Zaragozako probintziari erantsi zioten. Dena den, urtebete gerago, Fernando VII.a erregeak, erabaki hori bertan behera utzi eta Cortes Nafarroako udalerri bihurtu zen berriro ere.

1847an herrian mutilen eta nesken eskola bana zeuden. Mutilen eskolak, 50 ikasle zituen, eta bertako maisuak 2.000 errealeko soldata jasotzen zuen. Nesken eskolan 30 ikasle zeuden, eta bertako maistrari soldata askoz baxuagoa ordaintzen zioten. 1844 eta 1845 urteen artean, Union y Constancia izeneko elkarteak ehunka hektarea lur ureztagarri bihurtu zituen, Ubide inperiala eta Nafarroako errepidearen arteko eremuan. Garai hartan Kortesek olioa ekoizten zuten bi errota zeuzkan.

XX. mendearen hasieran, herrian, Guardia Zibilaren kuartela, eta ospitalea zeuden, eta "Union y Constancia" elkartearen lanak aurrera jarraitu zuen, Kortes zeharkatzen zuen ubidearen hogei kilometro ustiatzen zuten eta herrilan berriak eraiki zituzten, errepideak esaterako. XX. mendean Cortes eta Borja arteko trenbidea eraiki zen, eta 1970eko hamarkadatik aurrera biztanleria egonkor mantendu da.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cortesko jarduera ekonomiko nagusia nekazaritza da, eta horretan aritzen zen biztanleriaren heren bat XX. mendearen amaieran. Biztanle askorentzat dena den, nekazaritza, bigarren mailako jarduera da, eta normalean asteburuetan edo zahartzarora iritsitakoan aritzen dira horretan. XX. mendetik aurrera, nekazaritzatik ateratako produktuekin zerikusia duten industriak garatu ziren, eta gaur egun herritar askok, Cortestik gertu dauden Tutera eta Cascante inguruko industrialdetan egiten dute lan.

1947ko apirilaren 23an herriko nekazarien kooperatiba bakarra sortu zen. Haren lurrak 1.364 hektarea dira, landu daitezkeen lurren %36,2). Horietatik 489 hektarea, sekain lurrak dira, 942 hektarea, lur ureztagarriak eta 160 hektarea, larre lurrak. Lodosako ubidearen eraikitzeak, lur ureztagarriak ugaritu zituen eta XX. mendearen amaieran modu horretan lantzen ziren udalerriko lurren %98 baino gehiago.

Cortes, inguruko herri txikiagoen gaineko eragina dauka, eta bertako nekazariek Cortesen saltzen dituzte euren produktuak. Herriaren eragin esparrua Zaragozako probintziako mendebaldeko udalerri txikietan zehar hedatzen da.

Industria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako gobernuak industrialdeak sustatzeko sortutako Nasuinsa elkartearen ekimenez, Cortes industrialdea eraikitzen hasi ziren XXI. mendearen hasieran. Eraikuntza lanak 2007an hasi ziren eta hiritartzea 2008an bukatu zuten. Industrialdeak sarbide zuzena dauka AP-68 autobidetik eta Cortesko herrigunetik hiru kilometrora dago.

Azalera guztira: 252.325 m2

Orubeen azalera: 166.363 m2

Bardeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroan, Cortesek, Fustiñana, Tutera, Cabanillas, Buñuel, Zarrakaztelu, Melida, Kaparroso, Alesbes, Cadreita, Valtierra, Arguedas, Santakara, Martzilla, Faltzes, Azkoien, Funes, Milagro, Corella, Olibako monasterioa, eta Erronkariko ibarra eta Zaraitzuko ibarrekin batera, Nafarroako Bardeatako elkartea osatu zuen. Bardeatako herri-lurrak nekazaritzarako erabiltzeko asmoarekin.

XX. mendearen amaieran, Cortesko hamairu herritarrek 337 hektarea lantzen zituzten Bardeetan.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendearen lehen erdialdean hazkunde nabarmena izan zuen Cortesek, eta 1960ko hamarkadarako populazioa bikoiztera iritsi zen. Ordutik, populazioa egonkor mantendu da 3.200 biztanleen inguruan.

Cortesko biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 410 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %12,24a (Nafarroako batezbestekoaren gainetik).

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cortesko alkatea PSN alderdiko Javier Blasco Mendibil da 2003tik. 2007an Udaleko hamaika zinegotzietatik lau lortu zituen Nafarroako Alderdi Sozialistak. Baliogabeko botoak 9 izan ziren (emandako guztien %0,43) eta 34 boto zuri izan ziren (botoen %1,64). Abstentzioa %18,98koa izan zen.

Cortesko Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
PSN 737 4
Cortes Entre Todos (CET) 651 4
UPN 379 2
Candidatura de Izquierdas de Cortes (CIC) 250 1
CDN 28 0

2011n hauexek izan ziren aurkeztutako zerrendak: PSN (4 zinegotzi eta alkatetza Blascok gorde), Cortes Entre Todos (CET) (3), UPN (3), Candidatura de Izquierdas de Cortes (CIC; ezkerrekoa, abertzaleak barne; 1) eta PP (0). CETek PSNri alkatetza kentzeko akordioa eskaini zion UPNri baina PSN eta UPNk haien arteko ituna egin zuten[6].

Cortesko Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
PSN 679 4
Cortes Entre Todos (CET) 499 3
UPN 480 3
Candidatura de Izquierdas de Cortes (CIC) 167 1
PP 103 0

Alkateen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1999-2003 Ismael Miñés Catalán UPN
2003-2007 Javier Blasco Mendibil PSN
2007-2011 Javier Blasco Mendibil PSN
2011- Javier Blasco Mendibil PSN

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako udaletxea elizaren plazan egon zen, estilo barroko-aragoitarreko eraikina Mirandako dukeen jabetzakoa izan zen eta gaur egun hondamen egoeran dago. Gaur egungo udaletxea 1949. urtean eraiki zen eta adreiluzko fatxada dauka. Udala alkatea eta hamar zinegotzik osatzen dute.

  • Helbidea: Mirandako Dukeen plaza, 4

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñea - Zaragoza (Conda)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Condaren Iruñea eta Zaragoza bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Eguneko bost zerbitzu izaten dira norabide bakoitzeko. Lineak honako ibilbidea dauka:

Cortes - Iruñea (Conda)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Condaren Cortes eta Iruñea bitarteko autobus linea zuzenak zerbitzu bakarra dauka norabi bakoitzean eguneko. Ibilbidea, honakoa da:

Tutera - Zaragoza (Conda)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Condaren Tutera eta Zaragoza bitarteko autobus lineak lau zerbitzu dauzka eguneko norabide bakoitzeko. Ibilbidea, honakoa da:

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Cortes eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %0,76k zekien euskaraz hitz egiten.

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irailaren 29an San Miguel arkanjeluaren omenezko jaia antolatzen da. Herriko biztanleek santuaren inguruan egiten dute dantza, herri osoa zeharkatzen duen prozesioan.

Ekainaren 24ean San Juan eguna ospatzen da.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cortestar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cortes Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa