Betelu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Betelu

 Nafarroa Garaia

Beteluko armarria

Izen ofiziala Betelu
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Iruñeko merindadea
Leitzaldea
Alkatea Miguel Javier Rekalde Goldaratz
(Arribe Taldea)
Herritarra beteluar
Koordenatuak 43°1′N 1°58′W / 43.017°N 1.967°W / 43.017; -1.967Koordenatuak: 43°1′N 1°58′W / 43.017°N 1.967°W / 43.017; -1.967

Maps of municipalities of Navarra Betelu.JPG

Eremua 7,00 km2
Garaiera 239 m
Distantzia 44 km Iruñera
Posta kodea 31890
Biztanleria 332 bizt. (2014)
Euskaldunen % 89,31
Dentsitatea 47,43 bizt./km²
Beteluko Apeztegizarra dorretxea.

Betelu[1] Nafarroako ipar-mendebaldean dagoen udalerria da, Leitzaldean eta alde euskaldunean kokatua. Iruñeko merindadeko herri honek 344 biztanle zituen 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera.

Tolosatik 20 bat kilometrora eta Nafarroako hiriburutik 44 kilometrora dago, N-130 errepidearen parean.

1694an, gaur egun Araitz udalerria osatzen duten herrietatik banandu zen.

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegoaldean Aralarko mendilerroa udalerriaren mugakide naturala dugu, Aralarko Mallo ikusgarriak bertatik bertara daudela: Ttutturre (1282 m), Hirumugarrieta (1431 m), Aldaon (1411 m), Uakorri (1306 m) eta Balerdi (1197 m).

Ekialdean, berriz, Elosta (937 m), Santa Barbara (853 m) eta Urkieta (854 m) mendiak daude.

Araxes ibaiak udalerria zeharkatzen du hego-ekialdetik ipar-mendebaldera, eta, Gipuzkoa aldean, Oria ibaira isurtzen du ura, Aralar eta inguruko mendietako urak jaso ondoren.

Araitz harana, Betelu eta Aralarko Malloen ikuspegi panoramikoa.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Betelun, itsasoaren mailatik 240 metro gorago, Nafarroako gobernuak 1977an jarritako estazio meteorologikoa dago.[2]

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beteluk Araitzekin du muga iparraldean, Larraunekin ekialdean, berriz ere Araitzekin mendebaldean, eta Aralarko mendilerroarekin hegoaldean.

Iturburua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aipagarria da bertako iturburua garai batean bainuetxea izan zena. Gaur egun ur minerala ateratzen da, botilaratzeko. Herria iturburu horretatik ur minerala ateratzen duen Betelu enpresagatik da ezaguna gaur egun.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beteluko biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
585 529 550 559 515 509 493 380 383 396 341 334 346

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko zazpi etorkin bizi ziren herrian; biztanleen %2,03 dira (Nafarroako batezbestekoaren azpitik dago ehuneko hori).

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleen %84tik gora euskaldunak dira, eta euskalkiari dagokionez, Koldo Zuazo hizkuntzalariak herriko hizkera erdialdeko euskara edo gipuzkeraren aldaeratzat hartzen du.

Bertako hedabideen artean Aralar Irratia dugu aipagai, bailarako herri honetan ere bere uhinak zabaltzen baititu.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beteluko San Pedro Apostoluaren parrokia, udaletxeko plazan dagoen harrizko eraikina da. Elizaren barruan, kapera nagusian, San Pedroren irudia ageri da, erdialdean, alboetan Paduako San Antonio eta Doloreetako Ama Birjina dituela.

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beteluko herriko jaiak ekainaren 29an ospatzen dira San Pedroren omenez.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beteluko alkatea Arribe Taldea (AT) herri ekimeneko Miguel Javier Errekalde Goldaratz da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Haren taldeak udaleko zazpi ordezkariak lortu zituen, eta, beraz, gehiengo osoa udalean. Baliogabeko zazpi boto izan ziren (emandako boto guztien %3,68) eta boto zuriak 34 izan ziren (%18,58). Abstentzioa %37,50ekoa izan zen.

Beteluko Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Arribe Taldea (AT) 149 7

2011n egoera lehengo bera izan zen; Arribe izan zen aurkeztutako zerrenda bakarra. 140 boto, hautetsi guztiak eta alkatetza eskuratu zituen.

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxea errepidearen ertzean dago eta XX. mendearen hasieran eraiki zen. Eraikinak hiru solairu dauzka, eta udalaz gain, bertan taberna, nekazaritza ganbera, anbulatorioa eta etxebizitza bat daude. Herriak alkatea eta sei zinegotzi dauzka. Beteluko idazkaria Araizko idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Kale Zaharra, 5

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007
2007-2011 Miguel Javier Errekalde Goldaratz Arribe Taldea
2011- Miguel Javier Errekalde Goldaratz Arribe Taldea

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Betelu Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa