Archie Hahn

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Archie Hahn
1904 Olympic sprint.jpg
Bizitza
Jaiotza Dodgeville1880ko irailaren 14a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Charlottesville city konderria1955eko urtarrilaren 21a (74 urte)
Hezkuntza
Heziketa Michigango Unibertsitatea
Lanbidea
Lanbidea saskibaloi entrenatzailea, abiadura-lasterkaria eta atleta
Atletismoa
Kirol diziplina abiadura-lasterketa
Errekorrak
Berezitasua Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua 64 kilogramo
Altuera 167 zentimetro

Charles Archibald "Archie" Hahn (Dogdeville, Wisconsin, 1880ko irailaren 14a - Charlottesville, Virginia, 1955eko urtarrilaren 21a), estatubatuar atleta izan zen, XX. mendeko lehen hogei urteetako abiadura korrikalari hoberenetakotzat hartua. Milwaukeeko meteoritoa bezala ezaguna zen.

Michigango Unibertsitearentzat korrika eginez, 1903an estatubatuar eta kanadar txapelketak irabazi zituen, eta, beraz, hurrengo urtean San Luisen ospatuko ziren Olinpiar Jokoetan irabazteko faboritoetakotzat hartua izan zen.

Lehen postuan korritu zuen 60 metrotakoa, proba hau irabaziz. Arrakasta honen ondorioz, 100 eta 200 metroko probetan ere izena eman zuen, bietan ere urrea lortuz.

Handik bi urtera, 1906ko tartekatutako Olinpiar Jokoetan, Atenasen ospatuak, beste garaipen bat lortu zuen 100 metroko proban, bakarrik Carl Lewisek errepikatu zuen balentria, 1988an, Ben Johnson, antidopin kontrol batean positiboa emanda, kanporatua izan ondoren.

Bere kirol-karreraren ondoren, Archie Hahn entrenatzailea izan zen eta How to sprint izeneko liburua ere idatzi zuen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Archie Hahn Aldatu lotura Wikidatan