Edukira joan

1904ko Udako Olinpiar Jokoak

Wikipedia, Entziklopedia askea
1904ko Udako Olinpiar Jokoak
Irudia
MotaUdako Olinpiar Jokoak
Denbora-tarte1904ko uztailaren 1a - 1904ko azaroaren 23a
Data1904
Edizio zenbakia3
KokalekuFrancis Olympic Field (en) Itzuli
Saint Louis
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Partehartzaile kopuru12
651
Parte-hartzaileak
Beste batzuk
Kirol proba olinpiko95
Osatuta

Webguneolympics.com…

1904ko San Luiseko Olinpiar Jokoak, esan bezala, Saint Louisen ospatu ziren, 1904an, Parisen ospatu zen aurreko edizioa bezala, Erakusketa Unibertsal batean, 1904ko Saint Louiseko Erakusketa Unibertsala. Olinpiar joko hauek uztailak 1 eta azaroak 23 bitartean ospatu ziren. Bertan, 687 kirolarik parte hartu zuten, 681 gizon eta 6 emakumek. Hau, Aro Modernoko Olinpiar jokoen III. edizioa izan zen. Hasiera batean, III. edizio honetarako izendatutako egoitza, Chicago zen, baina San Luisengatik aldatu zen Erakusketa Unibertsala zela eta. Erakusketa honen ondorioz, antolatzaileek, olinpiar jokoetako probak lau hilabete baino gehiagotan banatu behar izan zituzten. Orotara, 13 herrialdek parte hartu zuten, 17 kirol eta 104 espezialitatetan banaturik. Antolakuntza honetan inbertitu zen dirutza gora-behera, beste herrialde batzuetatik heldu ziren kirolariak, 42 baino ez ziren izan. Antolatzaileek, ia ez zuten Europako herrialdeetako kirolariak konbentzitzerik lortu, ozeanoa zeharkatu eta Olinpiar Jokoetan parte hartzeko.

Olinpiar joko hauetan banatu ziren, lehen aldiz, urrezko, zilarrezko eta brontzezko dominen banaketa, froga bakoitzean sailkatutako lehen hirurentzako. Lehen aldiz sartu ziren programan borroka librea eta boxeoa kirol olinpiko bezala.

San Luis hiria, Missouri estatuko hiriburua, garai hartan, hiri txiki bat zen, baina eragin handia zuena, non kotoi merkataritza biltzen zen eta merkataritza lan handia zuena. Chicago ere hautagaia izan zen olinpiar joko hauek antolatzeko, baina Theodore Roosevelt AEBetako presidenteak hartu zuen azken erabakia.

1904ko Olinpiar Jokoak, zoritxarrez arraza sakabanaketagatik nabarmendu ziren. Inaugurazioko desfileak, Anthropological Day izenarekin (Egun Antropologikoa), ikusleei, ustez beheragokoak ziren arrazetako pertsonak erakusten zizkien, ondoren, erregistro ofizialik gabeko ekitaldi paraleloetan parte hartuko zutenak. Coubertin baroiak, gertaera hauek, ikuskizun lotsagarri bezala deitu zituen.

██ Antolatzailea (AEB)

RankingaHerrialdeaUrreaZilarraBrontzeaGuztira
1 Ameriketako Estatu Batuak (USA)*767877231
2 Alemania (GER)45615
3 Kanada (CAN)4116
4 Kuba (CUB)3003
5 Hungaria (HUN)2114
 Talde mistoa (ZZX)2114
7 Norvegia (NOR)2002
8 Austria (AUT)1113
9 Britainia Handia (GBR)1102
10 Suitza (SUI)1023
11 Grezia (GRE)1012
12 Australia (AUS)0314
13 Frantzia (FRA)0101
Guztira (13 herrialdea)979291280

Archie Hahn estatubatuarrak, Milwaukeeko meteoroa bezala ezaguna zena, 60m, 100 m eta 200 metroko frogak irabazi zituen, azken honetan, errekor olinpikoa 21,6 segundotan utziz. Errekor honek, 28 urte iraungo zuen.

Disko jaurtiketan, Martin Sheridan eta Ralph Rosek, finalean berdindu egin zuten, diskoa, 39,28 metroko distantziara jaurtiz. Epaileek, berdinketa apurtzeko aukera bat eman zieten, Martinek probestu zuena.

Gimnasian, Anton Geida estatubatuarrak, bost garaipen lortu zituen arkudun zaldian, barra finkoan, jauzi luzean, konbinatuan eta taldekako sexatlonean, baita bigarren postu bat ere barra paraleloetan. George Esyerrek, hiru garaipen lortu zituen taldekako sexatlonean, barra paraleloetan eta 25 oineko soka igoeran, bi zilarrezko domina jauzi luzean eta arkudun zaldian eta brontzezko bat barra finkoan.

Sokatira lehiaketa 1904ko jokoetan

16 kirol eta 18 diziplina izan ziren 1904ko Olinpiar jokoetako programaren zati:



Aurrekoa
1900eko Parisko Olinpiar Jokoak
Aro Modernoko Udako III. Olinpiar Jokoak
1904
Ondorengoa
1908ko Londresko Olinpiar Jokoak

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]