Linford Christie

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Linford Christie
Linford Christie 2009.png
Bizitza
Jaiotza Saint Andrew (Jamaika)1960ko apirilaren 2a (57 urte)
Herrialdea  Erresuma Batua
Jarduerak
Jarduerak motivational speakerra, abiadura-lasterkaria eta atleta
Atletismoa
Errekorrak
Berezitasua Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua 84 kilogramo
Altuera 189 zentimetro
Jasotako sariak

Linford Cicero Christie (Saint Andrew, Jamaika, 1960ko apirilaren 2a - ) atleta britainiar ohia da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jamaikan jaio zen eta bertan hazi zen bere amonaren zaintzapean. Zazpi urterekin Britainia Handira emigratu zuen bere gurasoekin bizitzeko, hauek bost urte lehenago emigratu baitzuten. 19 urterekin atletismoa egiten hasi zen.

1986an, pronostiko guztien aurka, Europako Txapelketako 100 metro libre probako txapelduna izan zen.

1988ko Seulgo Olinpiar Jokoetan, Linfordek zilarrezko domina irabazi zuen 100 metro libre lasterketan, Carl Lewisek irabazi zuena. 1992an, Bartzelonako Olinpiar Jokoetan urrezko domina lortu eta Europako Txapelketa irabazi zuen. 1994tik bere kirol-ibilbidea gain behera etorri zen. 1996ko Atlantako Olinpiar Jokoetan deskalifikatua izan zen baliogabeko bi irteera egiteagatik. 1999an debekatutako substantziak erabiltzeagatik errudun jo zuten. Gertakari horiek bere kirol-ibilbidearen amaiera ekarri zuten.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Linford Christie Aldatu lotura Wikidatan