Edukira joan

Argi-urte

Wikipedia, Entziklopedia askea
Argi urte» orritik birbideratua)
Argi-urte
Neurtzen dulongitudea
SI sistemarako konbertsioa9.460.730.472.580.800 m
Unitate estandarretan9.460.730.472.580,8 km, 5.878.625.541.248 mi, 31.039.143.016.732.000 ft, 372.469.718.092.930.000 in, 10.346.381.005.577.000 yd, 0,3066014 pc, 5.105.122.000.000 UK nmi, 47.028.910.479.538 fur, 1.959.537.968.183 US lea, 1.702.795.305.358 nl eta 63.240 AU
Ikurraly, l.y., al, св. лет, a.l., a. ll., ljusår, lj eta Lj

Argi-urte bat, maiz ly gisa aurkeztua[1] (ingelesezko light-yearretik) luzera unitate bat da, astronomian erabilia distantziak adierazteko. Zehazki 9.460.730.472.580,8 km dira, hau da, 9,4607304725808 × 1012 km notazio zientifikoan. Nazioarteko Astronomia Batzordearen definizioaren arabera, argi-urte bat da argiak hutsean juliotar urte batean (Lurreko 365,25 egun) egiten duen distantzia da[2]. "Urte" hitza bere barnean dagoenez, maiz denbora unitatetzat hartzen da, baina ez da[3].

Argi-urte unitatea gehienetan beste izar batzuetarako edo galaxia baten tamainakoa diren objektuak eta distantziak neurtzeko erabiltzen da, batez ere argitalpen ez espezializatuetan eta zientziaren dibulgazioan. Astronomo profesionalek gehiagotan erabiltzen dute parsec unitatea, 3,26 argi-urteren parekoa dena[2].

Nazioarteko Astronomia Batzordearen definizioaren arabera, argi-urte bat Juliotar urte baten[oh 1] eta argiaren abiaduraren (299792458 m/s) arteko biderketa da[oh 2]. Bi balio hauek IAUren konstante astronomikoen sisteman txertatuta daude, eta 1984tik aurrera erabili dira. Konbertsioak, beraz, konstante horren baliotik abiatuta egiten dira.

Argi-urte 1:

= 9.460.730.472.580.800 metro (zehazki)
≈ 9,461 petametro
≈ 9.461 bilioi kilometro
≈ 63241,077 unitate astronomiko
≈ 0.306601 parsec

Ohiko laburdura "ly" da, baina ISO 80000:2006 arauak "l.y." erabili izan du orain gutxira arte. Beste hizkuntza batzuetan laburdurak ere egiten dira, hala nola "al" frantsesez, gaztelaniaz edo italieraz (année-lumière, año luz eta anno luce, hurrenez hurren), "Lj" alemanez (Lichtjahr) eta beste batzuk. Euskaraz ez da ohikoa erabiltzea "au" laburdura, bereziki unitate astronomiko kontzeptuarekin talka egin dezakeelako.

1984 baino lehen urte tropikala erabiltzen zen, eta ez juliotar urtea. Gainera, argiaren abiadura neurtua zen, ez definitua. Sistema hori 1968tik 1983ra bitarte erabili zen[5]. Simon Newcombek kalkulatutako J1900.0 urte tropikalak 31556925,9747 segundo zituen, eta argiaren abiadura 299792.5 km/s zen, eta horregatik argi-urte bat 9,460530×1015 m zen, gaur egun ere hainbat testutan aurki daitekeen balioa[6].

Beste prezisio handiko balio batzuk ez dira IAUren sistemaren parte. Adibidez, hainbat iturri modernotan aurkitzen den 9,460536207×1015 m balioa[7][8] urte gregoriotar bat eta definitutako argiaren abiaduraren arteko produktua da. 9,460528405×1015 m[9], J1900.0 urte tropikalaren eta definitutako argiaren abiaduraren arteko produktua da.

  1. Juliotar urte batek 365,25 egun irauten ditu. gregoriotar urte batek 365,2425 egun eta urte tropikal batek 365,24219 egun. Definizioko juliotar urteak zehazki 31.557.600 segundo ditu, zehazki 86.400 segundo irauten duten egunekin[4].
  2. Argiaren abiadura zehazki da 299792458 m/s, metroaren definizioaren parte baita.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Mutel, R. L.; Aller, H. D.; Phillips, R. B.. (1981-11). «Milliarcsecond structure of BL Lac during outburst» Nature 294 (5838): 236–238.  doi:10.1038/294236a0. ISSN 1476-4687. (Noiz kontsultatua: 2024-10-15).
  2. a b «International Astronomical Union | IAU» www.iau.org (Noiz kontsultatua: 2024-10-15).
  3. (Ingelesez) «How far is a light-year? Plus, distances in space» earthsky.org 2023-04-27 (Noiz kontsultatua: 2024-10-15).
  4. «IAU Website: Units» web.archive.org 2007-02-16 (Noiz kontsultatua: 2024-10-15).
  5. Seidelmann, P. Kenneth, ed. (1992). Explanatory supplement to the Astronomical almanac. (Rev. ed.. argitaraldia) University Science Books ISBN 978-0-935702-68-2. (Noiz kontsultatua: 2024-10-15).
  6. «Basic Constants» www.braeunig.us (Noiz kontsultatua: 2024-10-15).
  7. «Tables» www.astronomynotes.com (Noiz kontsultatua: 2024-10-15).
  8. «astronomical constants» web.archive.org 2007-09-09 (Noiz kontsultatua: 2024-10-15).
  9. (Ingelesez) Szirtes, Thomas; Rózsa, P.. (1998). Applied Dimensional Analysis and Modeling. McGraw Hill Professional ISBN 978-0-07-062811-3. (Noiz kontsultatua: 2024-10-15).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]