Edukira joan

Arkadia (poesia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Thomas Coleren Arkadiano edo Pastoral Estatua, 1834

Arkadia (grezieraz: Αρκαδία: ) natura, artzaintza, nekazaritza eta landa eremuetako harmonia-ikuspegi idealizatu bat deskribatzeko leku mitiko bat da. Jatorriz benetako leku bat zen, Grezia klasikoan, baina gero, literaturan, locus amoenus ereduzko bat izendatzeko erabili egin da Arkadia toponimoa.

Antzinako izen bereko greziar probintziatik dator terminoa; probintziaren topografia menditsua eta artzain-populazio urria zirela eta, Arcadia hitza poesia-gai bihurtu zen, natura birjinaren ikuspegi idiliko baterako. Egun, Arcadia poesia-termino bat da, oparotasun eta harmonia natural ugarirekin lotua. Artzainak bizi omen dira maiz 'lorategian', paradisuan.

Arkadia kontzeptua mitologia errenazentistan ere ageri da. Oro har, ideal utopikoekin bat datorrela uste bada ere, Arcadia, berez, ez dator bat tradizio horrekin, eta tradizio horretan, askotan, ezinezkoa da zoriontasuna.

Askotan pentsatzen zen Urrezko Aroaren ondoren bizi izan zirela biztanleak, beste eskualde batzuk hondatu zituzten harrotasun eta diruzalekeriarik gabe.[1] Eskualde horretako biztanleek lotura estua dute basati onaren irudiarekin, biak ere naturatik hurbil bizi direla jotzen baitira, zibilizazioak erdeinatu gabe, eta bertutetsuak. Hirietan bizi direnak ez bezala.

Friedrich August von Kaulbachen In Arcadia
Thomas Eakins-en Arcadia

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Bridget Ann Henish, The Medieval Calendar Year, p96, ISBN 0-271-01904-2

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]