Thomas Eakins

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Thomas Eakins
Eakins selfportrait.jpg
Bizitza
Jaiotza Filadelfia1844ko uztailaren  25a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Filadelfia1916ko ekainaren  25a (71 urte)
Hobiratze lekua The Woodlands Itzuli
Familia
Ezkontidea(k) Susan Macdowell Eakins Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Pennsylvania Academy of the Fine Arts Itzuli
Hizkuntzak frantsesa
gaztelania
alemana
ingelesa
Irakaslea(k) Jean-Léon Gérôme
Léon Bonnat
Ikaslea(k) Thomas Pollock Anshutz Itzuli
Amelia Van Buren Itzuli
Jarduerak
Jarduerak margolaria, eskultorea, argazkilaria eta art educatorra Itzuli
Lantokia(k) Filadelfia
Paris
Suitza
Alemania
Espainia eta Filadelfia
Enplegatzailea(k) Drexel University Itzuli
Pennsylvania Academy of the Fine Arts Itzuli
Lan nabarmenak The Chess Players Itzuli
The Gross Clinic Itzuli
The Swimming Hole Itzuli
Max Schmitt in a Single Scull Itzuli
Miss Amelia Van Buren Itzuli
Mugimendua errealismoa
Genero artistikoa erretratua
www.thomaseakins.org

Thomas Cowperthwaite Eakins (Filadelfia, 1844ko uztailaren 25a - ibidem, 1916ko ekainaren 25a) Ameriketako Estatu Batuetako Errealismoko margolaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eakins ia bere bizitza osoa Filadelfian bizi izan zen. Haren gurasoak Caroline Cowperthwait Eakins eta Benjamin Eakins ziren; aita kaligrafia irakaslea zen eta semea berarekin ikasi zuen gero margolaritzan erabiliko zituen teknika batzuk. Thomas Eakins kirolzalea zen eta zaletasun hori ere bere lanetan ikusiko da. Central High Schoolen ikasi zuen eta ordurako marrazketa mekanikoan gailendu zen. 1861an, Pensilvanyako Arte Ederren Akademian hasi zen. Halaber, 1864tik 1865ra Jefferson Medical Collegen anatomia ikastaroak egin zituen. Giza-gorputzarekiko erakusten zuen interesa zela eta, kirurgia ikasteko ideia eman zion.

1866tik 1870 arte Europan ikasi zuen, batez ere Parisen, bereziki Jean-Léon Gérôme orientalismoaren maisuarekin; Eakins margolari errealista ospetsu horren bigarren ikasle estatubatuarra izan zen. Baita ere Léon Bonnaten tailerrean ikasi zuen. Bonnatekin Eakinsek zehaztasun anatomikoa ikasi zuen. École des Beaux-Artsen ikasten ari zenean ez zuen ez inpresionismoarekiko ezta ere akademizismo frantsesaren aldeko interes handirik erakutsi.

Frantziatik Espainiara joan zen eta, berriro ere, Estatu Batuetara. Han margolari errealista bezala ibilbide oparoari ekin zion. Argazkilaritzarekiko interesa ere erakutsi zuen. 1882an Pensilvanyako Arte Ederren Akademiako irakaslea izendatu zuten. Eskola nahiko abandoardista zen eta argazkilaritza irakasteko aukera eman zion. 1886an, eskandalu bat izan zuen eta lanpostua galdu zuen. Dirudienez, emakumeei zuzendutako anatomia ikastaro batean gizonezko modelo bat biluzik erakutsi zuen. Haren emaztea, Susan Macdowell Eakins (1851-1938), margolaria izan zen ere bai.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Thomas Eakins Aldatu lotura Wikidatan