Edukira joan

Arkitektura iraunkor

Wikipedia, Entziklopedia askea
BedZED etxebizitzak, Londres.
Vauban auzoa, Friburgon (Alemania). Eguzki plakak dituztelarik, argindar ekoizpen positiboko etxebizitzak dira: kontsumitzen dutena baino argindar gehiago ekoizten dute.

Arkitektura iraunkorra, jasangarria edo sostengagarria arkitekturaren adar bat da, eraikinak ingurumen iraunkortasuneko irizpideen arabera diseinatzen eta eraikitzen dituena. Eraikinen ingurumen inpaktu negatiboa minimizatzeko helburuz, eraginkortasuna indartzen du, materialen eta energiaren kontsumoa murrizten, eta inguruko ekosistemari eragindako nahasmendua minimizatzen. Batzuetan, arkitektura iraunkorrak iraunkortasunaren alderdi soziala ere har dezake ardatz gisa.[1][2]

Arkitektura iraunkorra energiaren erabilera iraunkorra egiten saiatzen da. Energia kontsumo minimoa lortu nahi duten eraikinak egiten ditu, ahal den neurrian energia berriztagarriak baliatuz. Horrekin batera, beste helburu nagusietako bat du material berriztagarriak eta erraz birziklatzekoak erabiltzea.

Kontuan hartu beharreko alderdiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arkitektura iraunkorrak honako alderdiak hartzen ditu kontuan:

  • Baliabide naturalak kontserbatzea.
  • Baliabideak berrerabiltzea.
  • Eraikuntzarako material berriztagarriak erabiltzea.
  • Materialen bizi ziklo osoa kontuan izanda, albait hondakin gutxien sortzea.
  • Energia kontsumoa gutxiagotzea.
  • Urbanizazioaren, materialen eta eraikuntzaren kalitatea areagotzea.
  • Ingurumena babestea.
  • Eraikuntzetan inguru ez toxikoa sustatzea.

Beharraren arrazoiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, hazkunde demografikoa izugarria da eta baliabide naturalen erabilpena horrela jarraitzen badu, ondorengoentzako baliabide hauen potentzia nabarmen jaitsiko da. Orain naturan biziki gertatzen ari diren hainbat fenomeno, adibidez: negutegi efektua, euri azidoa...

  • Zenbait jarduera ekonomikoren ondorioz gertatzen ari dira, haien artean eraikuntza.
  • Gero eta gehiago eraikitzen da eta kontuan hartu behar da etxebizitzak, baliabideen %20 eta %50en artean kontsumitzen dutela.
  • Baliabide mineralak erauztea ez da oso osasungarria naturarekiko (meategiak, harrobiak...). Eraikuntzak sortzen dituen hondakinak ere ez lirateke ahaztu beharko.
  • Askotan hondakinen birziklapena ez dago ziurtatuta eta sortutako hondakinen kantitatea izugarria izan daiteke.
  • Guztientzako hiri bihurtu nahi den esparru urbanizatu bat sortu nahi da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Sustainable Architecture and Simulation Modelling» www.cebe.heacademy.ac.uk (kontsulta data: 2026-06-03).
  2. Ragheb, Amany; El-Shimy, Hisham; Ragheb, Ghada. (2016-01-06). «Green Architecture: A Concept of Sustainability» Procedia - Social and Behavioral Sciences 216: 778–787.  doi:10.1016/j.sbspro.2015.12.075. ISSN 1877-0428. (kontsulta data: 2026-06-03).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]