Edukira joan

Bernedo

Koordenatuak: 42°37′36″N 2°29′53″W / 42.6267°N 2.4981°W / 42.6267; -2.4981
Wikipedia, Entziklopedia askea
Bernedo
 Araba, Euskal Herria

Bernedoko armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaAraba
EskualdeaArabako Mendialdea
Izen ofiziala Bernedo
AlkateaJavier Moraza Perez
(Euzko Alderdi Jeltzalea)
Posta kodea01.118
INE kodea01016
Herritarrabernedar
Kokapena
Koordenatuak42°37′36″N 2°29′53″W / 42.6267°N 2.4981°W / 42.6267; -2.4981
Map
Azalera130,4 km²
Garaiera709 metro
Distantzia38 km Gasteiza
Demografia
Biztanleria541 (2025:  −5)
alt_left 195 (%36) (%55,3) 299 alt_right
Dentsitatea0,04 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 4,23
Zahartze tasa[1]% 16,56
Ugalkortasun tasa[1]‰ 22,73
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 84,29 (2011)
Genero desoreka[1]% -1,85 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 5,12 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2]% 25.57 + % 13.26 hartzaile (2021)
Kaleko erabilera [3] (2021)
Etxeko erabilera[4]% 8.9 (2021)
Datu gehigarriak
Sorrera data1182
Webguneahttp://www.bernedo.org/

Bernedo Arabako hego-ekialdeko udalerri bat da, Arabako Mendialdekoa. Gasteizen hego-ekialdean dago, eta mugakide ditu Trebiñu eta Nafarroa Garaia ere. Udalerriko herriburua izen bereko herria da.

Muela mendia eta Durruma Kanpezu bere magalean, Bernedoko mendatetik ikusita.

Ingurune naturala eta klima

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Toloño mendilerrotik iparraldera dagoen lautadatxo garai batean kokatua dago, San Tirso (1.334 m) eta Peña Alta (1.249 m) mendiak udalerriaren hegoaldeko ertzean daude.

Udalerriak Izkiko Natura Parkearen zati handiena osatzen du. Honako mendiek mugatzen dute Bernedo: Kapildui (1.175 m), iparraldean; Muela (1.056 m), hego-ekialdean; San Justi (1.028 m), ekialdean; eta Belabia (970 m), hego-mendebaldean.

Ega ibaiak zeharkatzen du udalerria.

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bernedoko harresiaren ateetako bat.

Nonbait 1025eko Donemiliagako goldea agirian jada ageri dela esan den arren,[5] ez da egia. Ez da 1025. urteko agiri horretan aipatzen. Dokumentu horretan Bernedotik hurbilen aipatzen den toponimoa Obekuri da.[6]

Antso Jakitunak hiribildu-forua 1182an eman zion Bernedori. Herria sortzeko arrazoien artean aipatu beharrekoak dira, batetik, lekua komunikazio-bide zenbaiten elkargunean zegoela eta, bestetik, kokatua dagoen mendixkako gazteluak izaera estrategiko-defentsiboa ematen ziola. Herri gotortuak Nafarroako Erresuman barna iraun zuen 1476. urtera arte.

1556an jada Navarrete Bernedori zegokion. Durruma Kanpezu eta Kinta (Urturi barne) 1965ean batu ziren eta Arluzea-Markiz izenpean bilduta zeuden Markiz, Arluzea, Berrozi, Okina, Urarte eta Izartza, aldiz, 1976an. Orduan ezarri zen udalerriak gaur egun daukan lur-eremua.

Banaketa administratiboa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

13 herrik osatzen dute Bernedo udalerria:

Biztanleriaren tamainaUrtea480510540570600630660189019201950198020102040BernedoBiztanleriaren estatistikaHonako hau Wikidata bidez sortutako biztanleria grafiko automatiko bat da. Aldaketa bat egin beharrez gero, bertan egin dezakezu.
Sakontzeko, irakurri: «Hauteskundeak Bernedon»

2023-2027 legegintzaldia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2023ko hauteskundeen ondorengo Bernedoko udalbatza
Alderdia 2023ko maiatzak 28
Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
3 / 7
91 (% 43,96)
Euskal Herria Bildu (EHB)
3 / 7
70 (% 33,82)
Alderdi Popularra (PP)
1 / 7
29 (% 14,01)
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE)
0 / 7
17 (% 8,21)
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak. Eusko Jaurlaritza

Hauek izan dira Bernedoko azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[7]
Jose Domaica Presa[7] 1979 1983 Euzko Alderdi Jeltzalea
Eladio Marañon San Vicente[7] 1983 1987 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Ignacio Saenz del Castillo Antoñana[7][8] 1987 1991 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Ignacio Saenz del Castillo Antoñana[7] 1991 1995 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Ignacio Saenz del Castillo Antoñana[7] 1995 1999 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Ignacio Saenz del Castillo Antoñana[7] 1999 2003 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Ignacio Saenz del Castillo Antoñana[7][9] 2003 2007 Euzko Alderdi Jeltzalea
Juana Velasco Arroniz[7][10] 2007 2011 Euzko Alderdi Jeltzalea
Juana Velasco Arroniz[7][11][12][13] 2011 2015 Euzko Alderdi Jeltzalea
Ana Villasante Ruiz de Arcaute[7][14][15][16] 2015 2019 Euzko Alderdi Jeltzalea
Ruben Martinez Crespo[7][17][18][19][20] 2019 2023 Euzko Alderdi Jeltzalea
Javier Moraza Perez[21][22] 2023 Jardunean Euzko Alderdi Jeltzalea

Araba Bus sareko eta lineek zerbitzua ematen diote udalerri honi:

 Araba Bus
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
7 Gasteiz
(geltokia)
Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (unibertsitatea)Armentia TrebiñuArgoteAlbaitaBaxauriObekuriNavarreteBernedoVillafriaVillaverde Lagran
9 Gasteiz
(geltokia)
Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (unibertsitatea)Armentia TrebiñuArgoteAlbaitaBaxauriObekuriNavarreteBernedoMeanuriMeanoEkoraOionLogroño (Portales)
Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (unibertsitatea)Armentia TrebiñuUrizaharraLeza (ospitalea)GuardiaGuardia (hotel-gasolindegia)Logroño (Portales)
Logroño
(geltokia)

Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak 4 linea ditu udalerrian:

 Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
16 Armentia T.
Trebiñu
ArluzeaMarkizSasetaUrarteParitzaLañuAlbaitaFuidioFaiduMesantzaSamianoSan Martin GalbarinTorreArgoteAxarteAgiluMarauriOgetaSaratsuPedruzoSan VicentejoImiruriUzkio Armentia T.
Trebiñu
18 Maeztu Durruma KanpezuKorresErroetaErroitegiSabandoIbisateAreatzaMusituZekuianoAletxaElortzaApilaiz Maeztu
19b Santikurutze BernedoAngostinaKintaDurruma KanpezuBujanda Santikurutze
21 Bernedo
Armentia T.
Trebiñu
PipaonLagranVillaverdeVillafriaDurruma KanpezuKintaUrturiAngostinaNavarreteObekuriBaxauriAlbaita Bernedo
Armentia T.
Trebiñu

Euskara XVIII-XIX. mendeetan galdu zen Bernedo inguruan, baina eskualdeko eremu zabal batean gaztelanoak lehenagoko presentzia ere bazuela dirudi.[23] Euskaldunak %16 ziren 2010eko datuetan, eta %6ko etxeko erabilera 2016koetan.

Bernedoko euskararen historia sozialean garrantzia du Euskal Udalekuen presentziak bertan, zeina 1970ko hamarkadan hasi zen, eta 21. mendean ere jarraitzen duen.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bernedoko hirigune historikoaren oinplanoa. Bertan, esparru arkeologikoa zedarrituta agertzen da.
Ikus zerrenda: «Bernedoko kultura ondasunak»

XIII. mendean eraikitako San Bartolome ermitan[24] erromatar gairaiko idazkunak dituzten hilarriak aurkitu ziren hormak egiteko aprobetxatuta. Pentsatzekoa da, beraz, inguruan, erromatar garaiko hilerri eta herri bat egon zirela.

Bernedoko hirigune historikoaren esparru arkeologikoa da: Euskal Autonomia Erkidegoko Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean sartuta dago, monumentu multzo izendapenaz kultura ondasun gisa[25].

Erdi Aroko hirigunea harresiek inguratua dago. Bost kale daude bertan: iparraldetik hegoaldera Beheko kalea, Erdiko kalea, Sarrea kalea eta Kale Nagusia (biek bi aldeetatik sartu-ateratzeko ate bana daukatelarik) eta Gazteluaren kalea. Kale horien trazadura mendebaldetik ekialderakoa da, Arabako herrietan maiz aurkitzen ez den trazaketa zentzua. Ekialdean beste bi kale daude orientazio hori apurtzen dutenak (iparraldetik hegoaldera doazenak, alegia): Herreria kalea eta Suso kalea. Horren hasiera Elizaren portikotik abiatzen da (Plaza Nagusian).

Eliza herriaren erdialdean dago. Erdi Aroko ezaugarri zenbait gordetzen ditu oraindik ere: kaleak oso meharrak dira eta "partzelazio gotikoa" izenekoaren aztarnak gelditzen dira, bereziki Beheko kaleak eta Erdiko kaleak osatzen duten etxadi bikoitzetan ikus daitezkeenak. Erdi Aroko beste zenbait alderdi interesgarri Elizan eta Gazteluan ikus daitezke. Elizak portada erromanikoa dauka, XIII. mendekoa, eliza eraiki zenekoa. Gaztelua herria sortu aurretik eraikia zegoen jadanik, eta haren zimenduak eta dorreen oinarriak gelditzen dira.

Ondarearen beste puntu

Bernedar ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskararen Adierazle Sistema. Euskara-gaitasuna adinaren eta sexuaren arabera. EAE (eskualdeka/udalerrika). Eusko Jaurlaritza.
  3. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  5. Arabarriren Bernedoko harresien plan zuzentzailea
  6. «Bilatu Bernedo eta Obekuri» www.ehu.eus (kontsulta data: 2025-07-02).
  7. a b c d e f g h i j k l (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales: Ministerio de Política Territorial y Función Pública.» www.mptfp.gob.es (kontsulta data: 2020-03-21).
  8. «Sáenz, José» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (kontsulta data: 2023-09-24).
  9. (Gaztelaniaz) «El PNV logra en Campezo su quinta presidencia en las Cuadrillas alavesas» El Correo 2007-10-10 (kontsulta data: 2023-09-24).
  10. (Gaztelaniaz) «Por orden de la señora alcaldesa» El Correo 2008-04-27 (kontsulta data: 2023-09-24).
  11. (Gaztelaniaz) «Localidades condenadas a la incomunicación» Diario de Noticias de Álava 2014-04-18 (kontsulta data: 2023-09-23).
  12. (Gaztelaniaz) «Bernedo acude a San Tirso» Diario de Noticias de Álava 2014-06-10 (kontsulta data: 2023-09-23).
  13. (Gaztelaniaz) «Acusan a la alcaldesa de Bernedo de beneficiarse de las obras de Navarrete» Naiz 2015-01-16 (kontsulta data: 2023-09-23).
  14. (Gaztelaniaz) «Diputación alavesa y Ayuntamiento de Oyón estudian medidas para fomentar el empleo» Europa Press 2015-10-23 (kontsulta data: 2023-09-22).
  15. (Gaztelaniaz) «Bernedo y Kuartango, cada vez más cerca» Diario de Noticias de Álava 2016-04-11 (kontsulta data: 2023-09-22).
  16. (Gaztelaniaz) «Artolazabal analiza con alcaldesa de Bernedo la atención a mayores» Diario de Noticias de Álava 2017-06-05 (kontsulta data: 2023-09-23).
  17. «Bernedoko alkateak festa "eskuetatik joan" zitzaiela aitortu du, baina ez du dimititu - Mendialdea» Alea 2022-02-02 (kontsulta data: 2023-09-25).
  18. (Gaztelaniaz) «El alcalde de Bernedo reconoce su error al participar en la fiesta del sábado» Diario de Noticias de Álava 2022-02-02 (kontsulta data: 2023-09-22).
  19. (Gaztelaniaz) «Alcalde de Bernedo: "Cometimos un error humano. Pongo mi cargo a disposición del gobierno municipal"» Euskal Irrati Telebista 2022-02-02 (kontsulta data: 2023-09-22).
  20. (Gaztelaniaz) «El alcalde del PNV en Bernedo pone su cargo a disposición del Ayuntamiento tras participar en una fiesta multitudinaria» Europa Press 2022-02-02 (kontsulta data: 2023-09-22).
  21. «Hego Euskal Herriko alkateak 2023ko ekainak 17» Orain 2023-06-17 (kontsulta data: 2025-11-22).
  22. (Gaztelaniaz) «Todos los alcaldes y alcaldesas de Álava, pueblo a pueblo» Diario de Noticias de Álava 2023-06-18 (kontsulta data: 2023-09-21).
  23. «Bernedo» www.euskadi.eus 2011-07-18 (kontsulta data: 2024-03-20).
  24. Ayuntamiento de Bernedo · Bernedoko Udala » San Bartolome baseliza. (kontsulta data: 2025-07-28).
  25. Bernedoko hirigunearen izendapena EHAAn
  26. «Armentia Ugarte, Nicolás de» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (kontsulta data: 2020-04-12).
  27. «Alegría Iriarte, Pablo» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (kontsulta data: 2020-04-12).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]