Arnaldo Barbazangoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Arnaldo Barbazangoa
Sepulcro barbazan pamplona.jpg
Iruñeko apezpiku edo artzapezpikua


apezpiku

Bizitza
Jaiotza Barbadan Dessús
Heriotza Iruñea1355eko azaroaren 6a (egutegi gregorianoa)
Hobiratze lekua Iruñeko katedrala
Jarduerak
Jarduerak apaiz katolikoa

Arnaldo Barbazangoa (okzitanieraz: Arnalt de Barbadan; Barbazan-Dessus, ? - Iruñea, 1355eko azaroaren 6a), okzitaniar elizgizona izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigorrako familia noble batean jaioa, 1319ko urtarrilean Joan XXII.ak Iruñeko apezpiku izendatu zuen[1]

Erresumako politikan jarrera aktiboa izan zuen, koroarekin harreman onak izatea saiatuz. Kargua hartu bezain pronto Parisera joan zen akordio bat lortzeko asmotan. 1319an sinatu eta 1321an martxan ipini zuten: apezpikutzak jaurerriari uko, eta Oro eta Deioko gazteluak eta Andarreta, Azketa, Lukin, Urbiola eta Hiriberri herrien truke 500 libra eta hamabi elizen patronatua lortu zituen.

Nahiz eta Évreux leinua tronua lortzeko laguntza eman, Filipe III.arekin liskarrak izan zituen. Erregeak Foru Hobekuntza sinatu zuen non apezpikuak erregearen gudarosteari 100 zaldun eman behar izan zizkioten. 1344an Algecirasko setioarentzat eman ez zituenez, erregeek Arnaldo auzipetu eta bere ondareen jabetza kendu zioten. Klemente VII.ak berak bere alde egin behar izan zuen berriro Joana II.arekin harreman onak izan zitzan. Erregina hil zenean, Karlos II.ak bere ondasunak itzuli zizkion[1].

Arnaldok hainbat elizbarruti-sinodo ospatu zituen (1325, 1341, 1346, 1349, 1354) eta Zaragozan egindako eliz-probintziako kontzilio guztietan parte hartu zuen[1].

Iruñeko katedralaren arautegia ezartzeaz gain, klaustro berriaren lanak jarraitu eta Santa Mariaren kapera, Barbazana ezizena duena, eraiki zuen. Egun, bertan dago bere hilobia[1].

Kaleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d Idazle asko (1990) Gran enciclopedia navarra Nafarroako Aurrezki Kutxa 30-39 or. ISBN ISBN 84-87120-10-5.


Aurrekoa
Senen Gartzia Asiaingoa
Iruñeko apezpikua
1319 - 1355
Ondorengoa
Pierre de Monteruc