Lukin

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Lukin

 Nafarroa Garaia
Lukingo bandera

Lukingo armarria

Izen ofiziala Luquin
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Lizarrako merindadea
Alkatea Luis Ramón Azkona Gil
(San Isidro)
Herritarra lukindar
Koordenatuak 42°36′42″N 2°5′56″W / 42.61167°N 2.09889°W / 42.61167; -2.09889Koordenatuak: 42°36′42″N 2°5′56″W / 42.61167°N 2.09889°W / 42.61167; -2.09889

Navarra - Mapa municipal Luquin.svg

Eremua 8,8 km2
Garaiera 595 m
Distantzia 53,7 km Iruñera
Posta kodea 31243
Biztanleria 138 bizt. (2014)
Dentsitatea 15,68 bizt./km²
Sorrera 921 (?)
www.luquin.biz http://www.luquin.biz/ www.luquin.biz

Lukin[1] Nafarroako udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek 131 biztanle zituen 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 54 kilometrora dago.

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria, Nafarroa mendebaldean kokatzen da, N-111 errepidean, Lizarra-Viana norabidean, ezkerretik bederatzi bat kilometrora errepide lokala hartuz. Errepideak herriaren erdigunea bitan banatzen du, batetik, goialdeko auzoa eta bestetik, behealdekoa.

Lukinek bi zati dauzka, elkarrengandik banatuta, bata iparraldean eta bestea hegoaldean. Hegoaldeko zatiak Villamayor de Monjardinekin egiten du muga iparraldean, Arroizekin ekialdean eta Barbarin eta Arroizekin hegoaldean. Hegoaldeko zatiak berriz, Barbarinekin egiten du muga iparraldean, Arroizekin ekialdean, Los Arcosekin mendebaldean eta Sesmarekin hegoaldean.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lukingo klima tarteko mediterraneoarra da, klima kontinentalarekin nahasturik. Urteko batez besteko tenperatura 13 °C ingurukoa da eta urteroko prezipitazio-maila 680mm ingurukoa. Urteko egun euritsuak 80-90 inguru izaten dira.

Herriaren inguruko baso bakanetan arteak eta ameztiak daude, baina baso horien jatorrizko azalera asko gutxitu da nekazaritzaren eragina dela eta.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lukin herriaren sorrera argi ez dagoen arren, historialariek 921. urtean sortu zela uste dute, Iruñeko Erresumako erregeek Monjardingo gazteluan egoitza zutela. Kordobako Abderraman III.ak Lukin inbaditu zuen Erdi Aroan. Buruzagi musulman hori Afrikatik zetorren, Antso erregea eta bere seme Gartzia Jaunarekin borrokan egiteko asmoarekin. Valdejunkera izeneko lekuan Iruñeko armada Abderramanen gizonen aurka borrokatu zen. Erabateko garaipenik lortu ez zuten arren, erasoa geldiaraztea lortu zuten, eta Abderramanen gizonak mendian ezkutatzera behartu zituzten. Abderraman III.a mendebaldetik sartu zen Nafarroara, Lizarrako merindadea zeharkatu eta bidean hainbat gaztelu eta gotorleku konkistatuta. Gotorleku horietako bat Monjardineko Doneztebekoa izan zen.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lukingo biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
387 379 348 330 341 343 349 269 214 177 140 128 132

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 14 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %10,14a (Nafarroako batez-bestekoaren antzekoa).

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • San Martin Tourskoaren eliza: Erdi Aroko jatorriko eliza da, dena den, gaur egungo eraikinaren gehiena XVII. mendean eginiko zaharberritze eta handitzearen ondorio da.
  • Mesedeetako Andre Mariaren basilika: Erdi Aroko jatorriko eraikina da, inguruko elizetako fededun asko biltzen dituena.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken urteetan Lukingo alkatea Candidatura Independiente San Isidro (CISI) taldeko Luis Ramón Azkona Gil da. 2007an taldeak herriko bost zinegotziak lortu zituen, boto zuriak 8 izan ziren (botoen %10) eta baliogabekoak 5 (botoen %5,88).

Lukingo Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Luis Ramon Azkona Gil (CISI) 62 Bai
Juan Jose Saimz Urra (CISI) 59 Bai
Javier Martinez Giralda (CISI) 59 Bai
Agustin Bakaikoa Morteruel (CISI) 58 Bai
Miguel Angel Uribaien Gil (CISI) 33 Bai

2011ko udal hauteskundeetan ez zen zerrendarik aurkeztu eta Azkonak segitu zuen jarduneko alkate[2].

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lukingo udaleko idazkaria Iguzkitza, Villamayor de Monjardin eta Barbaringo idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Carrera Kalea, 1

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007 Luis Ramón Azkona Gil San Isidro
2007-2011 Luis Ramón Azkona Gil San Isidro
2011-2015 Luis Ramón Azkona Gil Jardunean

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lukingo kirol azpiegituran elementu garrantzitsuena udal frontoia da, udalerriaren ekialdean dagoena, piszinen gainean. Frontoiak 60 metro luze eta 22 metro zabal da, eta kiroldegi pista eta frontoi moduan erabiltzen da. Udalak kudeaturik uda garaian herriko frontenis lehiaketa antolatzen da bertan.

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lukingo herriko jaiak irailaren 8tik hurbilen dagoen asteburuan ospatzen dira, Erremedioen eta Mirarien Ama Birjinen omenez.

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Lukin eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %2,36k zekien euskaraz hitz egiten.

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lizarrerriko autobus zerbitzuaren (Tierra Estella Bus deritzona) honako lineek eskaintzen dute zerbitzua Lukinen:

Línea Ibilbidea Ordutegia Maiztasuna Oharrak
TUCPamplona2.gif Garcia Orkoien Ospitalea - Iratxe - Arroitz 07:30 - 20:45 4 zerbitzu eguneko

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lukin "Allo, Arellano, Arronitz, Deikaztelu eta Leringo Oinarrizko Zerbitzu Sozialen Mankomunitateko" kidea da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lukin Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa