Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Nafarroako Foru Hobekuntza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Nafarroako Foru Erkidegoa
Escudo del gobierno de Navarra.svg
Gobernua
Egoitzak
Botere betearazlea
Botere legegilea
Botere judiziala
Erakundeak
Aldizkariak
Webgunea

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Espainiako 13/1982 Lege Organikoa edo Nafarroako Foru Hobekuntza (gaztelaniaz, Ley Orgánica de Reintegración y Amejoramiento del Régimen Foral de Navarra edo LORAFNA) Espainiako 1978ko Konstituzioari jarraituz foru erregimena gaurkotu zuen legea da. Espainiako Erresumako beste autonomia erkidegoen estatutuen parekoa da, kasu honetan Nafarroa Garaiarentzakoa. 1982ko abuztuaren 16tik dago indarrean.

1982ko martxoaren 15ean Nafarroako Foru Parlamentuak aldeko 49 bozekin (UCD, PSOE, UPN eta Alderdi Karlista) eta aurkako 5 bozekin (EAJ eta Euskadiko Ezkerra) onartu zuen Foru Hobekuntza. Bozketara ez ziren agertu Herri Batasunako 16 parlamentariak. Ondoren, Gorte Nagusiek onartu zuten eta 1982ko abuztuaren 16ean jarri zen indarrean. Legea onartu zen hegoaldeko nafarrrei erreferendum bidez galdetu gabe.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1841eko Foruak Eraldatzeko Legeak Nafarroa legez ia parekatu egin zuen Espainiako probintziekin, salbu eta administrazio- eta zerga-arloko baldintza gutxi baina berezi batzuetan: kupoa, nagusiki. Hala ere, Nafarroako Probintziako Aldundiak 'foru aldundi' izendapen eta izaera aldarrikatu zituen 1867tik aurrera, eta 1841eko statu quo horrek segida izan zuen frankismoaren garaian, denboraren poderioz hainbat aldaketa eta berrikuntza izan zituen arren.

1973an, Franco diktadorea bere azkenetan zela eta aldaketa haizeak ikusita, Madrilgo agintariek eta erregimeneko Nafarroa Garaiko eliteek, Aizpún eta Del Burgo semea tartean, ordu arteko Nafarroako kode zibila eguneratu eta finkatu zuten 1973ko martxoan Foru Zuzenbide Zibilaren Bildumaren bidez (Nafarroako Foru Berria). Horretarako, Carrero Blanco eta Francoren babesa izan zuten (Estatuko Buruzagitzaren 1/1973 Legea), "batasun nazionala zatikatzen duten joerei" aurre egiteko.[1]

Urte horretatik aurrera, Hego Euskal Herriko lurraldeentzako estatus bateratu berri baterako giroa sumatzen zenean, Nafarroa Garaiko elite ekonomiko eta politikoetako hainbat pertsonaiak Nafarroako foruen jarraipenaren aldeko diskurtsoari eutsi zioten, aldaketa berrietatik aparte. Orduan, Madrilen konstituzioa onartu zen, legez Espainia berdintzen zuena. Luze gabe, Martin Villa Espainiako gobernazio ministroak 121/1979 Errege Dekretua agindu zuen Nafarroarako;[oh 1] horrek bertan behera utzi zuen de facto 1841eko erregimenaren jarraipena, eta 1982ko Foru Hobekuntzarako oinarriak jarri.[2]

Edukia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Foru Hobekuntzaren edukia bestelako autonomia estatutu baten edukiaren antzekoa da: erkidegoko herri erakundeen antolaketa, konpetentziak, etab. Desberdintasun nagusia idazte-sistema izan zen. Orduko Nafarroako Foru Aldundia eta Espainiako Gobernuak negoziatu eta hitzartu zuten lege hori. Kontzertu edo itun ekonomikoa 1978an hitzartu zutenez, ez zen oztoporik egon Foru Hobekuntza aurrera ateratzeko.

Euskarari dagokionez, Foru Hobekuntzak Nafarroa hiru hizkuntza-eremuetan banatu zuen, eremu euskaldunean euskara hizkuntza ofizial bezala ezarriz (9. Artikulua).


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Diktadorea "Nafarroako seme kuttun" izendatu zuten esker onez; ikus Esparza, J.M. Aoiz, F. Zabaleta, P. (2016), 179-181, 265. or.
  2. Esparza, J.M. Aoiz, F. Zabaleta, P. (2016), 308-309. or.

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Amadeo Marco Nafarroako aldundiko buruarekin batera ondua eta, horregatik, 'hitzartua' ere deitua; ikus Esparza, J.M. Aoiz, F. Zabaleta, P. (2016), 308. or.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

 

  • Esparza Zabalegi, Jose Mari; Aoiz, Floren; Zabaleta, Patxi (2016) Tres tristes trileros; Arbeloa, Del Burgo y Aizpún Tafalla: Txalaparta SL ISBN 978-84-16350-64-3 .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo Loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikitekan badira testuak, gai hau dutenak:
Nafarroako Foru Hobekuntza