Deioko gaztelua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Deioko gaztelua
World Heritage Logo global.svg UNESCOren gizateriaren ondarea
Kultura ondasuna
Donejakueko frantses bidea Donejakueko frantses bidea
Villamayor de Monjardín - Castillo - DSC 9747.JPG
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Nafarroa
Herria Villamayor de Monjardín
Koordenatuak 42° 38′ 02″ N, 2° 06′ 23″ W / 42.63388889°N,2.10638889°W / 42.63388889; -2.10638889Koordenatuak: 42° 38′ 02″ N, 2° 06′ 23″ W / 42.63388889°N,2.10638889°W / 42.63388889; -2.10638889
Historia eta erabilera
Arkitektura
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia 669-456
Eskualdea[I] Europa eta Ipar Amerika
Izen-ematea bilkura)
BIC RI-51-0012364
456
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Deioko gaztelua edo Monjardingo gaztelua Villamayor de Monjardinen dagoen X. mendeko gaztelua da, 890 metroko altuera duen koxkorrean.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroko gaztelua izandakoa orain ganga-formako teilatua duen etxe bateko hareharrizko harresiak eta antzinako ur-tanga baino ez dago. Harresien barnean beranduago eraikitako ermita dago. Omenaldi-dorrearen hondakinak ere badaude. Guztira gazteluak 62 metroko luzera eta 30 metroko zabalera ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kondairak dio 925ean Antso I.a Gartzes bertan lurperatu zutela dio, 908. urtean konkistatu eta gero. Banu Qasi leinuaren eskuetatik konkista horri ezker, Iruñeko Erresumako armada Ebro haranean sartu zen.

Kroniken arabera, hori baino lehen Zaragozatik etorritako Karlomagnoren armadak eta, hilabete batzuk geroago, Kordobako emirra zen Abderraman I.ak eraso zuten. Garai hartako gazteluaren jabea Moxmino izeneko buruzagi baskoia omen zen, gero Semeno leinuarekin lotuta. Deio bera edo eskualdeko beste gotorlekua zenetz ezin esan.

Gero, Antso II.a Nafarroakoak gaztelua eta inguruabarreko lurraldeak Iratxeko monasterioari eman zizkion. Antso III.a Nagusiak berriz, Iruñeko diozesiari.

XVI. mendearen hasieran, Nafarroako konkista eta gero Albako dukea zen Fadrique Álvarez de Toledo gazteluaren jabe bihurtu zen.

XIX. mendeko Karlistadetan karlistek eta liberalek okupatu zuten eraikina.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Deioko gaztelua Aldatu lotura Wikidatan
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa