Edukira joan

Aroa Arrizubieta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aroa Arrizubieta

Bizitza
JaiotzaGasteiz, 2001 (23/24 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria
Ideologia eta sinesmenak
Alderdi politikoa Gazte Koordinadora Sozialista
Aroa Arrizubieta ezkerretik hasita bigarren bertsolaria, Arabako Eskolarteko txapelketan.

Aroa Arrizubieta Barredo (Gasteiz, Araba, 2001) Arabako bertsolaria da. Euskal Herriko eskolarteko txapeldun izan zen eta 2024an Arabako txapelketa nagusia irabazi zuen.

Armentia ikastolan bertsozaletu zen eta 2013ko eskolarteko topaketan hartu zuen parte. 2016an eta 2017an Arabako Eskolartekoa irabazi zuen eta 2017an Euskal Herriko Eskolartekoa irabazten duen lehenengo arabarra izan zen[1]. 2019 urtean Arabako Bertsolari Txapelketa nagusiko finalerako sailkatu zen[2] eta hirugarrenez irabazi zuen Arabako eskolartekoa.

2024an bigarrenez sailkatu da Arabako Txapelketako finalera[3] eta Manex Agirrerekin buruz burukoa jokatuta txapelduna izan zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]