Arrain-saltzaile lehiaketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Donostiako Plaza Berrian emakumeak arrain-sailtzaile lehiaketan, 1931ean.

Arrain-sailtzaile lehiaketa 1930ko hamarkadan Donostian eta Bilbon egin ziren inprobisazio lehiaketak izan ziren. Protagonista guztiak emakumezko arrain-saltzaileak ziren, eta euren saltzeko gaitasuna, inprobisaziorako eta erantzuna emateko azkartasuna baloratzen zen. 1930ean egin zen lehenengoa Donostiako euskal jaietan eta laster Bilbok ideia kopiatu zuen eta udan errepikatu.

Donostia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donostian 1930ean egin zen lehenengoa, Euskal Jaietan. Plaza Berrian egin zen, guztiz beteta eta parte hartu zuten arrain-saltzaileek balkoietan zeuden turista eta aberatsak konbentzitzen saiatu behar ziren. Kroniken arabera, honelako eztabaida entzun zitekeen:[1]

«

-¿Zenbatian?
-Amar kuarton, etxekoandre.
-Gareshti dezu; bost kuarton jarrikonazu.

»


Bizkaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilbon 1930ean egindako arrain saltzaileen lehiketa, Euzkadi egunkarian.

1930eko abuztuaren 18an Bilbok ere antzeko lehiaketa bat antolatu zuen, Aste Nagusiaren baitan. Euzkadi egunkariak ere azalean jarri zuen argazkia[2]. Plaza Barrian egin zen lehiaketa, eta publiko asko egon zen bertan, berritasuna baitzen. Hamaika emakumek hartu zuten parte, horietatik sei Santurtzikoak, lau Bilbokoak eta azkena Algortakoa, euskaraz jardun zuena. Garaiko kroniken arabera, laneko janzkerarekin agertu ziren Bilbon eta garai hartan Plaza Barrian zegoen kioskotik ustezko erosle batek egiten zizkien galderei erantzun behar zioten. Publikoaren barreak laguntzen zuen epaia ematen. Maria Ordorika santurtziarrak irabazi zuen, ondoren Fermina Martínez eta, azkenik Encarnación Martínezek[3].

1933an ere antolatu zen lehiaketa bat Santurtziko jaietan[3].

Badirudi 1934an berriro ere egin zela lehiaketa Bilbon, baina ez dago dokumentu grafikorik[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Itsasontzia - Concurso de vendedoras de pescado» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
  2. Euzkadi. (1930-09-18). Euskara: Euzkadi egunkariaren 1930eko abuztuaren 19ko zenbakia. (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
  3. a b c (Gaztelaniaz) «CONCURSOS DE PREGONERAS DE PESCADO EN LOS AÑOS 30» Santurtzi Historian zehar 2015-10-02 (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]