Alexander Hamilton
Alexander Hamilton (Charlestown, Nevis, 1755 edo 1757ko urtarrilaren 11 - New York, 1804ko uztailaren 12a) estatubatuar politikaria izan zen. George Washingtonen laguntzaile eta idazkaria izan zen Independentzia Gerran. Alderdi Federalistaren sortzaile eta AEBetako konstituzioaren bultzatzaileetakoa izan zen.
Politikako jarduera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Estatua zentralizatzeko joera agertu zuen eta, hain zuzen, bera Washingtonen Diruzaintzako Idazkaria zela, Washington bihurtu zen AEBko hiriburu 1790tik aurrera, horretarako propio sortutakoa.
Finantza-idazkari izanik (1789-95), banku-sistema nazionala eratu zuen,[1] Estatu Batuetako Lehenengo Bankua garatuz. Alde horretatik, gogor egin zioten jeffersondarrek. Hain zuzen, hauteskunde-liskar baten ondoren, Aaron Burr presidenteordeak duelu batean hil zuen.[2]
Kritika[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hamiltonek toki berezia du Estatu Batuetako pertsonaia nabarmenen artean, dolar diru paperen irudietan azaltzeraino. Estatu Batuen egungo garapen kapitalistaren aitzindaritzat hartzen da eta, beraz, aintzaz jantzia Estatu Batuetako historiografian. Hain zuzen, Hamilton AEBko kapitalismo finantzarioaren bultzatzaile nagusia izan zen. Aldiz, Estatu Batuetan bertan, zenbait zirkulutan (liberalak, Demokrata batzuk) gogor gaitzesten dute, britaniar interesen mesedetan jokatzen zuelakoan.
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Hamilton, Alexander. .
- ↑ Freeman, Joanne B. (1996ko apirila). Dueling as Politics: Reinterpreting the Burr–Hamilton Duel. in: William and Mary Quarterly. 53, 289–318 or. doi: ..
![]() |
Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- Ameriketako Estatu Batuetako biografia zirriborroak
- 1750eko hamarkadako jaiotzak
- 1804ko heriotzak
- Ameriketako Estatu Batuetako politikariak
- Ameriketako Estatu Batuetako ekonomialariak
- Ameriketako Estatu Batuen independentziaren aldeko protagonistak
- Ameriketako Estatu Batuetako esklabo-trafikatzaileak
- Newyorkarrak
- New Yorken hildakoak
- Dueluetan hildakoak
- Ameriketako Estatu Batuetako nazionalistak