Atari:Historia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
NullBayeux préparatifs.jpg
Ongi etorri Historiaren Atarira!
Historia

Historia iraganak eta iraganeko gertakizunek osatzen dute. Gertakizun horiek eta gizartearen bilakaera aztertzen duen diziplinari ere historia deritzo horretarako honek gizarte zientzien metodoak erabiltzen dituelarik. Historia diziplinaren helburua iraganeko gertakarien informazioaren biziraupena bermatu, oraina ulertu eta etorkizunean gerta litekeena aurreikustea da. Historialari deritze historia ikasi, aztertu eta idazten dutenei. Bestalde, izan diren eta ez direnen inguruko kontakizun eta ipuinei istorio izena egozten zaie, ez historia.

Denboraren iragatea.

Historia hitzaren jatorria grezierako Οιδa ("badakit") hitzean oinarritzen da. Hortik Ιστορια ("ikerketa edo informazioa") eratorri zuen, eta hortik latinezko historia hitza.

Non hasten da historia?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oro har iragan guztia gertatu denetik historia dela esan baliteke ere adiera klasikoei jarraiki historia gizaki eta gizarteen denboran zeharkako joana dugu gizakia gizaki denetik edo iraganeko gertakari jakin batez geroztik, horrela historia iraganeko une batetik une honetara arte doan aroa genuke historiaren hasera irizpide subjektiboek zehazten dutelarik.

Zenbaitentzat historia unibertso beraren edo lur planetaren sortzearekin hasten da, besteentzat berriz historia gizakia bere arbasoengandik eboluzionatu ostean hasten da. Badira historia idazkerarekin hasi zela diotenak idazkerak jakituriaren transmisioa irauli zuelako edota historiaren hasera gertakari erlijiosoei esleitzen diotenak, adibidez zenbait kristau korronteek historiaren muga Jesukristoren jaiotzan ipintzen dute. Muga den lekuan dela ere historia izenez aipaturiko aroaren aurreko garaiari historiaurrea deritzo eta historia bera azpi-aro anitzetan banatzen da.

Gehiago irakurtzeko sakatu hemen...

Historia eremu geografikoaren arabera Historia gaiaren arabera
Euskal Herriko historia Historiarekin zerikusia duten gaiak