Atari:Zuberoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
NullBarkoxe, Zuberoa, Euskal Herria.JPG
Xiberoa Eüskal Bihotza.JPGCamou (Camou-Cihigue, Pyr-Atl, Fr) vue sur le village dans sa combe.JPGRamuntxo pastorala, Idauze-Mendi, Zuberoa.jpgHoltzarte - panoramio.jpgMauleHerria.jpg2009ko Maskaradak Barkoxen.jpgChéraute (Pyr-Atl, Fr) Chapelle trinitaire de Hoquy.JPG
Zuberoako armarria Ongi etorri Zuberoako Atarira!
Honki Jin Xiberoako Atarira!
Zuberoa
Zuberoa Euskal Herrian.png

Zuberoa (zubereraz, Xiberua edo Xiberoa; frantsesez: Soule; Bearnoko okzitanieraz, Sola) Euskal Herriko zazpi herrialdeetako bat da, guztietan txikiena eta biztanle gutxien dituena: 814,5 km² eta 17.018 biztanle (zuberotarrak; zubereraz, xiberotarrak). Euskal Herriaren ipar-ekialdean dago, Pirinioen iparraldean. Ühaitz ibaiaren eta haren ibaiadarren ibarra biltzen du. Hiriburua Maule-Lextarre du. Administrazioari dagokionez, Frantziako Akitania eskualdeko Pirinio Atlantikoak departamenduko (64. departamendua) parte da. Mugakide ditu Bearno ekialdean eta iparraldean, Nafarroa Beherea mendebaldean eta Nafarroa Garaiko Erronkaribar hegoaldean.

Zuberoako euskalkia zuberera da.

Hiru lurralde-mota bereizten dira Zuberoan: iparraldean, Pettarra eskualdean, lur behere lauak dira nagusi; erdialdea edo Arbaila eskualdea menditsuagoa da, oihanalde zabalekin; eta hegoaldean, Basabürü eskualdean, Ahüñemend edo Pirinio mendiak daude, bai eta Iratiko oihanaren zati bat ere, Larraineko lurretan barneratua.


...gehiago irakurri

Atari:Zuberoa/Gaiak

Nabarmendutako zuberoar artikulua Nabarmendutako zuberoarra

Pastorala Zuberoan ospatzen den herri-antzerkia da, kanpoan, herriko plazan, hartarako nahita jarrita dagoen antzeztoki edo triate baten gainean ematen dena. Antzezpena, hasieratik amaiera arte bertsoz kantatzen da, Zuberoako euskaran.

Duela gutxi arte, edo herriko gizonezkoek bakarrik, edo, gutxiagotan, herriko emakumezkoek bakarrik antzezten zuten, baina azken urte hauetan gizon-emakumeek parte hartzen dute haietan. Antzerki emanaldia, berez, süjet edo pertsonaia nagusi baten bizitzan oinarritzen da eta gaiztoen eta onen arteko borroka baten arabera egituratua da.

Ramuntxo pastorala, Idauze-Mendi, Zuberoa.jpg

Seguru aski Erdi Aroko antzerkian du jatorria, nahiz eta lehen idazkiak XVII. mendekoak izan. Horrek adierazten du ahozko literaturan garrantzi handiko adierazpidea zela. Lehenagoko aipamenak dauden arren, zalantzarik gabe datatutako pastoralik zaharrena "Sainte Elisabeth de Portugal" da, 1750ean Eskiulan antzeztu zena[1].

Urtero Zuberoako herri bati egokitzen zaio udan pastorala bi alditan antzeztea.

...gehiago irakurri

Niko etxart 001.jpg

Niko Etxart (Altzürükü, Zuberoa, 1953ko maiatzaren 9a) euskal abeslaria da. Haurtzaroan Parisen bizi izan eta gero, 21 urte zituelarik, Zuberoara itzuli zen. Rock and Roll motako musika egin du nagusiki, nahiz eta kanta herrikoiengatik ere ezaguna den. Dominika Etxart herri kantariaren semea da.

Altzürükün jaio zen Niko Etxart, eta, bi urte zituela, gurasoekin Parisera bizitzera joan zen. Dena den, beste askok ez bezala, haurra zelarik jaso zuen euskara, eta gaztaroan euskal kulturaren berri ere izan zuen, bereziki Parisko Euskal Etxearen bitartez. Eskola utzirik, kantagintzatik bizi nahi izan zuen, eta 1972. urtean musikarekin lehen harreman estua izan zuen, kantari frantses ezagun baten diskoan koruak egin baitzituen. Urte berean, Tinka izeneko taldea sortu zuen, beste bi lagunekin batera.

Handik bi urtera, 1974. urtean, Euskal Herrira itzultzea erabaki zuen. Ordurako ideia ausart bat zuen buruan: rocka egin nahi zuen, euskaraz. Baina giroa ez zen horretarako sobera aproposa, are gutxiago Zuberoan. Kantagintza tradizionala zen nagusi, eta hortik kanpoko guztiak mespretxatua izateko arriskua zuen. «Nik artean Euskal Herrira etortzea eta guztiz bide hori hartzea erabaki nuen, rockaren bidea erran nahi dut. Garai hartan rockaren bidea zen gaitzena. Gaurko eguna hartzen badugu, gaur egun errazena da metal, techno edo ez dakit zer egitea, baina garai hartan ez zen posible euskaraz egitea pentsatzea ere. Hori traizioa zen, garai hartan ere ezin zen egin. [...] Etsai asko ziren. Etsaiak ziren, alde batetik, zinez kontserbadoreak ziren euskaldun kulturakoak, bertsolariak-eta barne. Garai hartan oso kontra ziren. Gero, apaizak ere kontra ziren... denak gure kontra ziren.»

...gehiago irakurri

Atari:Zuberoa/Iruditegia Atari:Zuberoa/Artikulu interesgarriak

  1. Jean-Louis DAVANT: Pastoralaren historiaz (I/II) Euskonews.com