Joseba Egibar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Joseba Egibar Artola
Joseba Egibar

Joseba Egibar Artola EAJko GBBko lehendakaria


2003 – 2007
Aurrekoa José Antonio Mintegi
Ondorengoa Regina Otaola

1990eko abenduaren 18tik – gaur egun arte

Jaiotza 1959ko azaroaren 23a
(58 urte)
Andoain, Gipuzkoa
 EH
Alderdi Politikoa EAJ

Joseba Egibar Artola (Andoain, Gipuzkoa, 1959ko azaroaren 23a) EAJko eusko legebiltzarkidea eta Gipuzko Buru Batzarreko presidentea da. 1998tik EAJko bozeramailea da Eusko Legebiltzarrean. Andoaingo udal funtzionarioa da ogibidez. Ezkonduta dago (Isabel) eta bi seme alaba ditu (Ixiar eta Xabier).

Ibilbide politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1974an EAJko gazte erakundean (EGI) militatzeari ekin zion, artean talde hori legez kanpokoa zela. 1985. eta 1989. urte bitartean Eusko Jaurlaritzaren Gipuzkoako Lurralde Antolakuntza eta Etxebizitza eta Kultura ordezkari izan zen.

2009an EGIko hitzaldi batean.

1987an EAJren Gipuzko Buru Batzarreko lehendakari aukeratu zuten. Segidako aukeretan kargu bererako izendatu zuten eta horretan jarraitu du 2000ko urtarrila arte. 2004ko maiatzetik hona zeregin horretan dihardu berriro. 1987tik Euzkadi Buru Batzarreko kide da, eta EAJren Aberri Kontseiluko kide, eta, 1987 eta 2004 urte bitartean, organo horren bozeramaile izan zen. Gainera, 1990tik eusko legebiltzarkide da, eta Gasteizko Ganberan EAJren bozeramaile 1998tik.

Gipuzko Buru Batzarrean (GBB, EAJren Gipuzkoako zuzendaritza) hainbat kargu izan ditu. 2000. urtean, Euzkadi Buru Batzarreko Euskara, Hezkuntza, Kirolak eta Kultura arloetako arduradun bilakatu zen.

2003tik 2004ra bitartean, EBBren presidentetzarako lehiatu zen Josu Jon Imazekin. Hedabideen aburuz, Joseba Egibar ordura arte Xabier Arzalluzek gidatutako sektore soberanista-ren ordezkaria zen. EBBko buru, ordea, Josu Jon Imaz bilakatu zen Nafarroako bozketan boto bakarraren aldeaz irabazi ostean.

2007ko irailean, Josu Jon Imazek politikagintza utziko zuela iragarri eta gero, Egibarrek adierazi zuen ez zela EBBko presidentetzarako lehiara aurkeztuko.

Lizartzako (Gipuzkoa) alkate ere izan zen 2004tik 2007ko maiatzera arte, herri horretako ezker abertzaleko hautes plataforma legez kanporatua izan eta gero.

2009ko Euskadiko Hauteskundeetarako Eusko Alderdi Jeltzaleko zerrendaburua izan zen Gipuzkoatik. Haren zerrenda bozkatuena izan zen Gipuzkoan.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joseba Egibar Aldatu lotura Wikidatan