Avetik Isahakyan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Avetik Isahakyan

lehendakari

1944 - 1957
parlamentari

Bizitza
JaiotzaGiumri1875eko urriaren 18a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
BizilekuaIsahakyan (en) Itzuli
Odesa
Armeniako Sobietar Errepublika Sozialista
Talde etnikoaArmeniarra
HeriotzaErevan1957ko urriaren 17a (81 urte)
Hobiratze lekuaKomitas Pantheon (en) Itzuli
Familia
Familia
Hezkuntza
HeziketaZuricheko Unibertsitatea
Gevorkian Theological Seminary (en) Itzuli
(1889 - 1892)
Leipzigeko Unibertsitatea
(1893 - 1895)
Hizkuntzakarmeniera
Jarduerak
Jarduerakpoeta, prosalaria eta public figure (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Veradzenunt (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaSobietar Idazleen Batasuna
National Academy of Sciences of Armenia (en) Itzuli
Genero artistikoabertsoa
narraziozko poesia
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Armenian Revolutionary Federation (en) Itzuli

Discogs: 2381148 Find a Grave: 27538329 Edit the value on Wikidata

Avetik Sahak Isahakyan (armenieraz: Ավետիք Սահակ Իսահակյան; Alexandropol, 1875eko urriaren 30a - Erevan, 1957ko urriaren 17a) armeniar olerkari, idazle eta ekintzalea izan zen.

Filosofia eta antropologia ikasi zituen Leipzigeko Unibertsitatean, eta oso gazterik ekin zion literatura- eta politika-jarduerari. 1895ean Armeniako Federazio Iraultzailearekin bat egin zuen Gyumri hirian. Handik, Mendebaldeko Armeniara talde armatuak eta finantza-laguntza bidaltzen lagundu zuen . 1896an atxilotu egin zuten eta urtebete eman zuen espetxean. Kartzelatik irtetean, atzerrira joan zen eta Zurichen literatura eta filosofiaren historia klaseetara joan zen. 1902an Armeniara itzuli eta Tbilisiren kokatu zen.

1908an beste 158 intelektual armeniarrekin batera atxilotu zuten eta sei hilabete eman zituen espetxean. Fidantzapean askatu ondoren, atzerrira joan zen.

Alemanian turkiarrek Armeniarentzat zuten arriskuaz ohartarazten saiatu zen. Lehen Mundu Gerraren hasierak eta Armeniar genozidioak bere pronostikoa berretsi zuten.

Parisen bizi ondoren, 1936an Armeniako Sobietar Errepublika Sozialistara itzuli zen. Zientzia Akademiako eta Idazleen Batasuneko kide izan zen. Armeniako Sobiet Goreneko diputatu ere izan zen eta bi aldiz jaso zuen Leninen Ordena.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1897an espetxetik atera ondoren, "Abestiak eta zauriak" poema bilduma argitaratu zuen. Olerkien lirikak, emozioak eta doinuek ospe handia eman zioten. Gizateriaren etorkizunaren eta bizitzaren bidegabekeriaren damua deskribatzen dute, aberriarekiko eta herrikideenganako maitasunez beterik.

1899 eta 1906 artean Hajduken abestiak idatzi zuen, Armeniaren askatasunaren aldeko borrokari eskainia.

"Nire aberriari" (1940), "Armeniako literatura" (1942) eta "Sasna Mher" (1937) dira beste lan batzuk.

Beste lan batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Abu-l-Ala al-Maari, poema, 1909-1911
  • Prosa :
    • Garibaldinoa, 1907
    • Nire aitaren gurdia, 1912
    • Pazientzaren pipa, 1928
  • Kondariak eta ipuinak :
    • Betiko maitasuna, 1919
    • Ama baten bihotza, 1917
    • Lilith, 1921
    • Saadiko azken udaberria, 1923
  • Eleberria : Karo jauna, 1912
  • Poema patriotikoa: Meher Handia, 1919
  • Olerkiak :
    • Gauero nire lorategian.
    • Bide bihurri hau.
    • Zaroko kantua.
    • Nire arima itzuliko dizut.
    • Hemen nago zutik, harkaitz bat bezain sendo

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]