Zürich

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zurich» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Zürich
Zürich
 Suitza
Zuerich Fraumuenster St Peter.jpg
Flag of Canton of Zürich.svg Zurich-coat of arms.svg
Administrazioa
Herrialdea Suitza
Suitzako kantonamendua Zürich kantonamendua
Alkatea Corine Mauch Itzuli
Izen ofiziala Zürich
Jatorrizko izena Zürich
Posta kodea 8000, 8001, 8002, 8003, 8004, 8005, 8006, 8008, 8032, 8037, 8038, 8041, 8044, 8045, 8046, 8049, 8050, 8051, 8052, 8053, 8055, 8057, 8063 eta 8064
Udal kodea 0261
Geografia
Koordenatuak 47° 22′ 43″ N, 8° 32′ 24″ E / 47.378611111111°N,8.54°E / 47.378611111111; 8.54Koordenatuak: 47° 22′ 43″ N, 8° 32′ 24″ E / 47.378611111111°N,8.54°E / 47.378611111111; 8.54
Zürich hemen kokatua: Suitza
Zürich
Zürich
Zürich (Suitza)
Karte Gemeinde Zürich.png eta Karte Gemeinde Zürich 2007.png
Azalera 87.88 km²
Altuera 408 m
Mugakideak Adliswil, Dübendorf, Maur, Opfikon, Regensdorf, Schlieren, Stallikon, Urdorf, Wallisellen, Zollikon, Fällanden, Kilchberg (ZH), Oberengstringen, Uitikon eta Rümlang
Demografia
Biztanleria 415.215 bizt. (2018-12-31)
Dentsitatea 4.724,8 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera II. mendea[[Kategoria:Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea sortutako lekuak]]
Telefono aurrizkia 043, 044
Ordu eremua UTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuak Kunming, San Frantzisko eta Vinnytsia
Matrikula ZH
Hizkuntza ofiziala aleman
www.stadt-zuerich.ch/

Zürich (Suitzako alemanez, Züri, italieraz, Zurigo, erromantxeraz, Turitg) Suitzako hiririk handiena da. Herrialdearen iparraldean dago, eta izen bereko kantonamenduko hiriburua ere bada.

Hiriaren izena Turus izen zeltiarretik ei dator. Alemana da hiritar gehienen hizkuntza.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsas mailatik 408 metrora dago, izen bereko lakuaren ondoan.

Sihl eta Limmat ibaiek zeharkatzen dute (hirian bertan elkartzen dira).

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Zürich (1961–1990))
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 2.0 4.5 8.8 13.2 17.9 21.2 23.6 22.7 19.5 13.7 7.0 3.1 13.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -4.1 -3.2 -0.7 2.5 6.4 9.7 11.6 11.2 8.5 4.9 0.2 -2.8 3.7
Pilatutako prezipitazioa (mm) 67 68 68 78 96 115 106 121 83 70 84 74 1031
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 10.9 9.5 10.9 11.6 12.4 12.2 11.2 11.5 8.4 8.0 10.1 10.4 127.1
Eguzki orduak 35 69 115 144 176 191 223 195 155 92 49 31 1475
Hezetasuna (%) 86.0 81.5 75.5 72.8 72.4 72.9 72.2 75.2 78.9 84.9 85.4 86.1 78.7
Iturria: MeteoSchweiz[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zürichen 1884ko ikuspegia.

Helvetiarrek gotorleku bat egin zuten gaurko finkalekuan, eta Dur (ura) izena jarri zioten. K. a. 58. urtean, erromatarren eskuetara pasatu zen, Turicum izenaz. Aduana bat jarri zuten, eta IV. mendean gotorleku bihurtu. Gero, germaniarrak eta frankoak sartu ziren, eta erregeren bizileku bihurtu zuten. Luis Germaniarra erregeak monasterio beneditar bat, Fraumünster, eraiki zuen han (853an), eta monasterio horrek gobernatu zuen hiria hainbat urtetan.

XIII. mendean, monasterioaren aginpidetik askatu zen Zürich, eta merkataritzak indar handia hartu zuen orduan. 1292an, habsburgotarren kontrako gudua galdu, eta Suitzako Konfederazioan sartu behar izan zuen. 1336an, Rudolf Brunen matxinadak aginpiderako bidea ireki zien eskulangileei, zaldunen eta aitoren semeen kaltetan. 1400ean, hiriak burujabetza erosi zion enperadoreari. 1439. urtean, Alter Zürich Krieg (Zurich Zaharreko Gerra) piztu zen, eta 1450era arte iraun zuen. Urte hartan bertan, Zürich Suitzako Konfederaziora itzuli zen berriz, austriarren laguntzarekin.

XVI. mendean, burgesiaren indarra areagotu egin zen Zwingliren erlijio-eraberritzearekin. Austriaren merkataritza-bidea hautsi bazen ere, zetaren industria eraberritu eta kotoiarena sartu zen Zürichen, Ingalaterrako, Locarnoko eta Frantziako protestante atzerriratuei esker. Frantziako Iraultzaren eraginez, herrietako eta hiriko biztanleek eskubide berak izatea lortu zuten.

1830eko Nekazarien Matxinadak konstituzio liberala bultzatu zuen (1869). XIX. mendean, hiria aberastuz joan zen, Europako finantza-hiri garrantzitsuenetako bat bihurtu zen arte. Horretan lagungarri izan ziren unibertsitatea (1833) eta politeknikoa (1855).

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hirigunearen ikuspegia, hondoan lau eliza nagusiak eta Albis dituela

XIII. mendeaz geroztik, merkataritza-leku garrantzitsua da Zürich. Eskulanek ere (kotoia, zeta) tradizio handia izan dute beti.

Ekonomia-aldetik, garrantzi handia du Zürichek mundu osoan. Kapital ugari bildu zen bertara, eta finantza-hiri ahaltsu bihurtu zen. Han dute egoitza nagusia hainbat bankuk eta aseguru-etxek. Turismoak garrantzi handia du.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Monumentuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriko parte zaharrean, kale estuetako antzinako eraikuntzak ondo gorde dira. Parte zaharraren inguruan eraiki dira auzune berriak.

Grossmünster (katedrala), Fraumünster eta St.Peter dira Züricheko eliza nagusiak.

Hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alemana da biztanle gehienen (ia % 78aren) hizkuntza nagusia, eta albaniera (% 5,8) eta italiera (% 4,7) dira bigarren eta hirugarren mintzatuenak.

Argazkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zürichtar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

James Joyce, Max Frisch eta Elias Canetti idazleak hiri honetan hil ziren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   MeteoSchweiz MeteoSchweiz – Tabellen .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zürich Aldatu lotura Wikidatan