Azkarate (Araitz)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Nafarroako kontzejuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Azkarate».
Azkarate
Nafarroa, Euskal Herria

Balerdi Azkarate gainean.jpg

Balerdi mendia Azkarate herriaren gainean.
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Nafarroa Garaia
Herria Araitz
Koordenatuak 43° 02′ 10″ N, 2° 00′ 31″ W / 43.0361°N,2.0086°W / 43.0361; -2.0086Koordenatuak: 43° 02′ 10″ N, 2° 00′ 31″ W / 43.0361°N,2.0086°W / 43.0361; -2.0086
Altuera 424 m
Demografia
Biztanleria 99

Azkarate Araizko (Nafarroa Garaia) mendebaldeko kontzeju bat da. 2011ko erroldan, herriak 101 biztanle ditu, eta 4.983 km²; horrenbestez, biztanle-dentsitatea 20,27 biz./km² da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Balerdi mendia (1.197 m) kontzejuaren mendebaldean dago kokaturik, Azkarate izanda tontorrera igotzeko ohiko abiapuntua. Bestela, Errekaundieta eta Ugaldeko erreka hemen sortzen dira eta Araxes ibaiarekin bat egiten dute.

Kontzeju edo udalerri mugakideei dagokienez, Arribe-Atallu ekialdean, Betelu hego-ekialdean, Uztegi hegoaldean, mendebaldean Aralarko Malloak, ipar-mendebaldean Bedaio (Tolosa) eta iparraldean Orexa (Gipuzkoa) ditu.

Intsausti Zubillaga familiak dirutza ekarri zuen herrira, Kuban XIX eta XX. mendeetan izandako azukre landaketetan irabazia.[erreferentzia behar]

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • San Esteban eliza.
  • San Fermin ermita: XVI. mendearen bukaerako baseliza.
  • Katarain musika estudioa.

Demografia eta biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azkarateko biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2011
98 95 91 91 91 94 99 96 99 101

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa