Orexa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Orexa
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Santa Kutz Orexa.jpg
Santa Kutz eliza eta Orixeren omenaldia

Orexako armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Gipuzkoa
Eskualdea Tolosaldea
Izen ofiziala Orexa
Alkatea Eneko Maioz Ganboa Euskal Herria Bildu.PNG
Posta kodea 20490
INE kodea 20060
Herritarra orexar
Kokapena
Koordenatuak 43° 05′ 39″ N, 2° 00′ 41″ W / 43.0942358°N,2.0113193°W / 43.0942358; -2.0113193Koordenatuak: 43° 05′ 39″ N, 2° 00′ 41″ W / 43.0942358°N,2.0113193°W / 43.0942358; -2.0113193
Orexa hemen kokatua: Gipuzkoa
Orexa
Orexa
Orexa (Gipuzkoa)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 5,85 km2
Garaiera 421 metro
Distantzia 36 km Donostiara
Demografia
Biztanleria 116 biztanle (2015) — (Green Arrow Up.svg 2)
% 52,38 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 47,62
Dentsitatea 19,83 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 46,99
Zahartze tasa[1] % 14,59
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 137,93
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 87,5 (2011)
Genero desoreka[1] % 3,17 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 5,74 (2013)
Kultura
Euskaldunak[1] % 92 (2010)
Euskararen erabilera[2] % 80,4 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera 1845. urtea
Webgunea http://www.orexa.net

Orexa Gipuzkoako ekialdeko udalerri bat da, Tolosaldekoa. Nafarroa Garaiarekiko mugan dago. 116 biztanle zituenez 2015. urtean, probintziako herri txikiena zen. Itsas mailatik 421 metrora dago, eta 5,8 kilometro koadro ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lapurretei aurre egin ezinik, eta inguruko beste herri asko bezala, Orexa Tolosa hiribilduari lotu zitzaion 1374. urtean, nahiz eta autonomia administratibo eta ekonomikoari eutsi zion. 1714. urtean, berriz, herria bereizteko ahaleginetan hasi zen baina ez zuen 1845. urtera arte lortu, udal legea indarrean sartzean,hain zuzen ere. Hala ere, Tolosak izan zuen handik aurrera ere herriaren ordezkaritza Gipuzkoako Batzarretan.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Duela urte batzuk abeltzaintza zen nagusi, baserri ugarik ziharduten horretan, baina dagoeneko ia ez da geratzen abeltzaintza bizibide duen baserririk. Egun, ekonomikoki pisu handia du herrian Oihan Txiki Kooperatibak: Orexako gazta eta mamia egiten ditu, besteak beste.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orexako biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orexako udaletxea

2011ko udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi alderdik aurkeztu zituzten zerrendak udalerri honetan: Bilduk eta Alderdi Popularrak. Hauek izan ziren emaitzak:

  • Bildu: 83 boto.
  • Alderdi Popularra: 0 boto.

Emaitza horiekin, Eneko Maioz Ganboa bihurtu zen udalerriko alkate, botoen % 100 lortuta.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriko festa nagusiak maiatzaren 3an izaten dira, Santa Kutz egunean. 1987az geroztik, azaroaren hasieran, Orixeren omenez, kultura astea ospatzen da, hainbat hitzaldi eta ekitaldirekin.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plazan eta inguruan udaletxea, Santa Kutz eliza (XVI. mendea) eta Errebote Atze pilotalekua daude. Herritik Gaztelurako bidea jarraituz gero, San Marko ermita dago.

Orexar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Orexa Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa


  1. a b c d e f g (Euskaraz)  Euskal Herriari Begira, Udalbiltza, http://udalbiltza.eus/eu/euskal-herriari-begira .
  2.   «UEMA-Atlasa», Euskararen erabilera (UEMA), http://46.226.108.156/UEMA/atlas.html .