Azken Guda Dantza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Azken guda dantza
Kortatu taldearen
Argitaratze data1988
Grabazioa1988ko urriaren 1a
Musika motaSka, Punk, Hardcore, Rock
Iraupena77:53
DiskoetxeaNola!
EkoizpenaKaki Arkarazo
Kortatu taldearen kronologia
Kolpez kolpe

Azken guda dantza Kortatu taldearen laugarren diskoa da. Zuzenean grabatu zuten 1988ko urriaren 1ean Iruñeko Anaitasuna polikiroldegian[1], taldearen ibilbidean zuzenean grabaturiko disko bakarra izan zelarik. Taldekideek Kaki Arkarazoren laguntza izan zuten, orduan M-ak taldearen kitarrajolea zena.

AEBetako Maximum Rock&Roll aldizkariak inoiz grabaturiko zuzeneko disko onenen artean aukeratu zuen.

Abestiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nola!-k urtearen bukaeran argitaraturiko CDan ez zen LP bikoiztuan zegoen Hernani 15-VI-84 abestia agertu, espaziorik ez zegoelako. Era berean Ehun Ginen abestia ez zen inongo formatutan agertu, single batean agertu zelako.

Azken guda dantza frankismo ostean estatu espainiarrak zentsuraturiko diskoetako bat izan zen, ikus-entzuleak Aizkolari abestian ETAri bibaka aritu zirelako eta atzeko azalean orduko Espainiako erregea agertu zelako[1].

Zentsura hau 1992an Esan Ozenkik egindako berrargitalpenean desagertu zen.

Hona hemen 25 abestien zerrenda:

  1. After-boltxebike
  2. Oker nago
  3. Etxerat!
  4. Equilibrio
  5. Mr. Snoid entre sus amigos los humanos
  6. La línea del frente
  7. Gernika 37-87
  8. Makurtu gabe
  9. Hotel Monbar
  10. Sospechosos
  11. A la calle
  12. La familia Iskariote
  13. Desmond Tutu
  14. Platinozko sudurrak
  15. Aizkolari
  16. Jimmi Jazz
  17. Denboraren Menpe
  18. Zu atrapatu arte
  19. Tatuado
  20. Nicaragua sandinista
  21. Hay algo aquí que va mal
  22. A.E.K.ko beteranoak
  23. Jaungoikoa eta Lege Zaharra
  24. El último ska
  25. Kolpez kolpe

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Soto, Mikel. (2010-01-30). ««Azken guda dantza»» Gara.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]