Iñigo Muguruza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Iñigo Muguruza
Inigo-muguruza-photo-dani-blanco1.jpg
Bizitza
Izen osoa Iñigo Muguruza Ugarte
Jaiotza Irun1964ko abenduaren 17a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza 2019ko irailaren 5a (54 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: Alboko esklerosi amiotrofikoa
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak gitarra-jotzailea, music producer Itzuli, baxu-jotzailea, abeslaria eta musikagilea
Kidetza Kortatu
Delirium Tremens (musika taldea)
Negu Gorriak
Joxe Ripiau
Sagarroi
Genero artistikoa Euskal Rock Erradikala
ska
reggaea
punka
hip hopa
Latinoamerikako musika
Musika instrumentua gitarra
baxua
Diskoetxea Oihuka
Esan Ozenki Records
Metak

Iñigo Muguruza Ugarte (Irun, Gipuzkoa, 1964ko abenduaren 17a - 2019ko irailaren 5a[1]) euskal musikaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jabier Muguruzaren eta Fermin Muguruzaren anaia gazteena zen. 1980ko hamarkadan Desband taldean (geroago Beti Mugan bilakatu zena) jotzen hasi zen 14 urterekin. Ondoren, Kortatu taldea sortu zuen anaia Ferminekin. Talde horrekin, Euskal Rock Erradikala delako musika mugimenduan kokatu zituzten.

90eko hamarkadan Delirium Tremens taldean hasi zen, gitarra-jotzaile. Delirium Tremens taldearekin Hiru Aeroplano diskoa grabatu zuen, Kaki Arkarazok ekoiztua. Delirium Tremensen amaitutakoan, Negu Gorriak taldea sortu zuen Fermin Muguruzarekin eta Kaki Arkarazorekin.

1996an Negu Gorriak desagertu zenean, Joxe Ripiau taldea sortu zuen bere anaia Jabier eta Sergio Ordoñezekin. Bertan, abesteaz gain, baxua jotzen zuen. 2000ko hamarkadan, Sagarroi taldea sortu zuen, eta 2011. urtean, Lurra.

Esklerosi anizkuna gaixotasunak jota, 2019an hil zen.[1]

Musika taldeetan ibiltzeaz gain eta musika egiteaz gain, film laburrak zuzendu zituen eta haurrentzako liburu bat ere argitaratu zuen. Ezekiel antzezlanaren prestaketan ere lagundu zuen.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kortatu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kortatu, Cicatriz, Jotakie eta Kontuz Hi! (Soñua, 1985)
  • Kortatu (Soñua, 1985)
  • A la Calle (Soñua, 1986). Hiru kantuz osaturiko maxi singlea.
  • El Estado De Las Cosas (Soñua, 1986). LP.
  • Kolpez Kolpe (Oihuka, 1988). LP.
  • Azken Guda Dantza (Nola!, 1988).

Delirium Tremens[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Negu Gorriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Negu Gorriak (Esan Ozenki, 1990)
  • Gure Jarrera (Esan Ozenki, 1991)
  • Gora Herria (Esan Ozenki, 1991)
  • Borreroak Baditu Milaka Aurpegi (Esan Ozenki, 1993)
  • Hipokrisiari Stop! Bilbo 93-X-30 (Esan Ozenki, 1994)
  • Ideia Zabaldu (Esan Ozenki, 1995)
  • Ustelkeria (Esan Ozenki, 1996)
  • Salam, agur (Esan Ozenki, 1996)
  • 1990-2001 (Metak, 2005). (DVD + Live CD)

Joxe Ripiau[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Positive Bomb (Esan Ozenki, 1996). CD.
  • Karpe Diem (Esan Ozenki, 1997). CD.
  • Paradisu Zinema (Esan Ozenki, 1998). CD.
  • Bizitza Triste eta Ederra (Esan Ozenki, 2000). CD.

Sagarroi[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lurra (autoekoiztua, 2012). CD.
  • Akatsa sisteman (5Gora, 2014). CD.

Hiru Leike[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ez da euria (autoekoiztua, 2018)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Astiz, Iñigo «Iñigo Muguruza hil da» Berria . Noiz kontsultatua: 2019-09-05.

Kanpo Loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]