Azpikontinente

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Azpikontinentea, kontinente baten eremu zabal bat da. Azpikontinente bat zer den, ez dago adosturik, baina, orohar, kontinentearen gainontzeko lurretatik, plaka tektonikoen arteko muga edo mendilerro bat bezalako elementu geografikoen bidez banatua dago.

Azpikontinente geografiko eta geologikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Indiar plakari, eta hedaduraz India berari, batzuetan Indiar Azpikontinentea ere deritzo.

Plaken tektonikan, plaka kontinental handiago batekin lotutako plaka txiki bat, azpikontinentetzat har daiteke, Indiako azpikontinentea Indiar Plakan eta azpikontinente arabiarra Arabiar Plakan. Arabia, geografian, ez da azpikontinentetzat hartzen, Asiarekin ez baitu muga geografikorik, eta, gainera, klima ezberdinak dituelako. Europa, bere aldetik, izatez, penintsula handi bat baino ez da, Eurasiar Plakaren barnean.

Geografian, Europa, batzuetan, Eurasiako azpikontinente bezala deskribatzen da. Aldi berean, kontinenterik txikiena den Australia eta uharterik handiena den Groenlandia, batzuetan azpikontinentetzat hartzen dira.

Munduko hainbat herrialdetan, Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika eta Hego Amerika, Amerikar kontinentearen azpikontinentetzat hartzen dira, istmo baten bidez lotuta baitaude. Afrika eta Eurasia, arrazoi beragatik, Eurafrasia kontinentearen azpikontinentetzat hartzen dira.

Hala ere, oro har, kontinentez osatutako superkontinentetzat hartzen dira Eurasia, Eurafrasia, eta ingeles hiztunen artean, Amerika ere bai (orduan, Amerikak deitua, bi kontinentetan banatua dagoela nabarmentzeko).