FORTRAN

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fortran logo.svg FORTRAN
Jatorria
Sorrera-urtea1957
Ezaugarriak
Programazio paradigmaprogramazio egituratu, Objektuetara bideratutako programazioa, procedural programming (en) Itzuli, generic programming (en) Itzuli, Programazio inperatibo eta array programming (en) Itzuli
Egile-eskubideakcopyrightduna
LizentziaMIT lizentzia
Deskribapena
Honen eragina jaso duSpeedcoding (en) Itzuli
Ekoizpena
DiseinatzaileaJohn Backus (en) Itzuli
GaratzaileaIBM eta John Backus (en) Itzuli

fortran-lang.org
Twitter: fortranlang GitHub: fortran-lang Edit the value on Wikidata
Iturri-kodeahttps://github.com/fortran-lang

FORTRAN lehen goi-mailako programazio-lengoaia izan zen, IBM enpresak diseinatu zuen eta 1954. urtean plazaratu zen. FORTRAN akronimoa FORmula TRANslation (formulen itzulpena) bi hitzetatik dator eta izenak berak lengoaiaren xedea adierazten du, hots, formula eta espresio matematikoak programatzeko egina baitago FORTRAN lengoaia.

1954. urtetik geroztik zenbakizko kalkulu zientifikoa, nagusiki, FORTRAN lengoaia erabiliz egin zen, esate baterako eguraldiaren iragarpena, aireontzien diseinua, satelite eta espazio-ontzien ibilbideen kalkuluak eta abar luze bat. Gaur egun ere, zientzialari askok Fortran lengoaiaren bertsio modernoak erabiltzen dituzte.

Ezaugarriak eta bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goi mailako lengoaia egituratu eta inperatiboa da. Letra larriak eta xeheak ez dira bereizten. Tokenak dira lengoaiaren oinarrizko elementuak eta sei motakoak izan daitezke.

Etiketa 123
Konstantea 123.456789_long
Gako-hitza ALLOCATABLE
Eragiketa .add.
Izena solve_equation (31 karakteretaraino, _ sinboloa barne)
Banatzailea / ( ) (/ /) [ ] , = =>  :  ::  ;  %

Sententziak, nagusiki aginduak, tokenez osatuta daude. Ondoren funtzio baten definizioarekin:

FUNCTION string_concat(s1, s2)                   ! Oharra 
   TYPE (string), INTENT(IN) :: s1, s2
   TYPE (string) string_concat
   string_concat%string_data = s1%string_data(1:s1%length) // &
      s2%string_data(1:s2%length)                ! aurrekoaren jarraipena
   string_concat%length = s1%length + s2%length
END FUNCTION string_concat

Hasierako ezaugarri eta eragiketa nagusiak hauek izan ziren Fortran IIko garaian:

  • DIMENSION eta EQUIVALENCE motako sententziak
  • Esleipena
  • Hiru adarreko IF eragiketa, hiru jauzi posible zehazteko aukerarekin, emaitza negatiboa, zero, edo positiboa izatearen ondorioz
  • IF bidezko salbuespen testa (ACCUMULATOR OVERFLOW, QUOTIENT OVERFLOW, eta DIVIDE CHECK)
  • GO TO jauzietarako
  • DO motako iterazioak
  • S/I formatuduna: FORMAT, READ, READ INPUT TAPE, WRITE, WRITE OUTPUT TAPE, PRINT, eta PUNCH
  • S/I formaturik gabe: READ TAPE, READ DRUM, WRITE TAPE, eta WRITE DRUM
  • Bestelako S/Ia: END FILE, REWIND, eta BACKSPACE
  • SUBROUTINE, FUNCTION, eta END funtzioak definitzeko
  • CALL eta RETURN funtzioak deitzeko eta itzultzeko.
  • COMMON partekatutako memoriarako
  • FREQUENCY espresioa konpilazioa optimizatzeko

Ezaugarri horiekin gehienekin estandarizatu (ANSI erakundea) zen Fortran 66 bertsiorako.

Lengoaiaren ezaugarri eta eragiketa berriak gehitu ziren Fortran 77 sortzeko. Horietako garrantzitsuenak hauek izan ziren:

  • IF eta END IF sententziak, non aukeran ELSE eta ELSE IF ere ager daitezkeen.
  • OPEN, CLOSE, eta INQUIRE eragiketak sarrera/irteerako
  • CHARACTER datu-mota
  • PARAMETER konstanteak definitzeko
  • SAVE aldagai lokal iraunkorretarako
  • String-en arteko konparaketa egiteko eragiketa berriak (LGE, LGT, LLE, LLT)

Fortran 90rekin ezaugarri interesgarri berriak gehitu ziren: izen luzeagoak, SELECT . . . CASE bide anitzeko baldintzak, bektoreak osorik maneiatu ahal izatea, funtzio errekurtsiboak, moduluak prozedurak multzokatzeko, eragiketen gainkarga (overloading) eta memoria dinamikoaren kudeaketa beste batzuen artean. Fortran 95n prestazio handiko kalkuluari begirako ezaugarriak gehitu ziren baina ez zen aldaketa handirik egon.

2003tik Fortran modernoaz mintzatzen da objektuetara bideratutako programazioa barneratu baitzen Fortran 2003 delakoan. Ondoren etorri ziren Fortran 2008 (aldaketa txikiekin, gehienbat zuzentzeari eta argitzeari begira) eta Fortran 2018, zeinean programazio paraleloa barneratzen den.

Fortran gaur egun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Superkonputazioko ataza askotarako lengoaia nagusia da gaur egun ere, hala nola astronomia, modelatze klimatikoa, kimika konputazionala, ekonomia konputazionala, fluidoen dinamika, fisika konputazionala, datuen analisia, modelatze hidrologikoa, aljebra lineal numerikoa eta zenbaki-liburutegiak (LAPACK, IMSL eta NAG), optimizazioa, sateliteen simulazioa, egituren ingeniaritza eta iragarpen meteorologikoa. Prozesadore informatiko berrien errendimendua neurtzeko erreferentzien artean dago, hala nola SPECeko koma higikorreko proba-bankuetan (benchmark).

Hala ere, kalkulu zientifikoetarako erabiltzen diren liburutegiak 2000tik aurrera C edo C++ lengoaiaz idazten dira, eta goi-mailako lengoaia berriagoak ari dira FORTRANen eremuan sartzen: MATLAB, Python, eta R. Horri begira C lengoaiarekiko interoperabilitatea barneratu zen Fortran 2003an eta Fortran 2018n beste programazio-lengoaiekiko.

NASAko Voyager 1 eta Voyager 2 zundetarako softwarea FORTRAN 5en idatzi zen hasieran, eta, ondoren, FORTRAN 77ra eraman zen. 2013ko irailaren 25etik aurrera, softwarearen zati bat Fortranen idatzita dago oraindik, baina zati batzuk C-ra garraiatu ziren.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Informatika Artikulu hau informatikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.