Bagration Operazioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bagration Operazioa
Bigarren Mundu Gerra
Ekialdeko Frontea
Operation bagration overview 22 june 1944 to 29 august 1944.png
Bagration Operazioan egindako operazio militarrak
Data 1944ko ekainaren 22tik abuztuaren 19ra arte
Lekua Sobietar Bielorrusia, Baltikoko herrialdeak eta Ekialdeko Polonia
Emaitza Sobietarren garaipena
Gudulariak
Alemania nazia Sobietar Batasuna
Polonia
Buruzagiak
Ernst Busch
Walter Model
Hans Jordan
G. H. Reinhardt
Kurt von Tippelskirch
Walter Weiss
Georgi Zhukov
Aleksandr Vasilevski
Ivan Bagramian
Ivan Txernyajovski
Konstantin Rokossovski
Indarra
Ardatzeko potentziak
  • 486.493 soldadu
  • 400.000 laguntzaile
  • 118 tanke
  • Artilleriako 2.589 pieza
  • 377 eraso kanoi

Luftwaffe

  • 2.110 hegazkin

Armada Gorria

  • 2.331.700 soldadu
  • 2.715 tanke
  • Artilleriako 24.363 pieza
  • 1.355 eraso kanoi

Poloniar Armada

  • 79.900 soldadu

Sobietar abiazioa

  • 5.327 hegazkin
Galerak
60.000 hildako
116.000 preso
250.000 zauritu
150.000 hildako eta desagertu
110.000 zauritu

Bagration Operazioa (errusieraz: Oперация Багратион, Operatsiya Bagration) sobietar Bielorrusian Armada Gorriak egindako ofentsibaren kode izena izan zen. Operazioa 1944ko ekainaren 22an hasi zen eta urte berdineko abuztuaren 18ra arte iraun zuen. Operazioaren izena Piotr Bagration jeneralaren abizenetik atera zuten. Bagration jenerala (1765-1812), Borodinoko guduan jasandako zauriak zirela eta hil zen, Napoleon Bonaparteren armada garaitu ostean.

Ofentsiba honek Alemania naziaren zentroko armada taldearen suntsipena lortu zuen (guztira, 17 dibisio suntsitu zituen eta beste 50ri kalte larriak egin zizkion). Gainera, sobietarrek lurralde handia berreskuratu zuten, Bizargorri Operazioa hasi aurretik zuten lurralde ia guztia berriro haien menpe geratuz.

Operazioak, zentroko armada taldeari egindako kalteez gain, iparraldeko eta hegoaldeko armada taldeei ere kalte handiak sortu zizkien. Azken honek Ukrainiatik eta Errumaniatik alde egin behar izan zuen, inguratzea ekiditeko.