Baháʼí transliterazioa

Wikipedia, Entziklopedia askea

 

Bahá'í transliterazioa arabieraz zein persierazko hitzak erromanizatzeko bahá'í fedean erabiltzen den sistema da. Puntu edo lerro azpiko letrak edo azentuak ditu, jatorrizko terminoen transliterazioa ahalik eta zehatzena izan dadin.

Halare, mendebaldeko hizkuntzetan ohikoak diren arabierazko hitzetan ohiko idazkera erabiltzen dute eta ez transliterazioa.

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ʻAbdu'l-Bahá bizi zen garaian, mendebaldeko bahá'íek arabierazko hitz bera era askotara transliteratzen zuten. Adibidez, Baháʼu'lláh izenaren idazkera modu askotara egiten zuten. ʻAbdu'l-Bahák 1906an Bahaʼo'llah idazteko eskatu zien (eta ez Beha, eta geroago, 1921ean BahaʼUllah[1]

Shoghi Effendik, erlijioaren burua eta itzultzaile nagusia 1921etik 1957ra bitartean, transliterazio-sistema bat sortu zuen Genevan Orientalisten Nazioarteko Hamargarren Biltzarrean 1894ko irailean egindako bileran onartutako sisteman oinarrituta.[2] 1923ko zenbait gutunetan ohiko izenak nola idatzi behar ziren azaldu zien mundu osoko bahá'íei.[3] Transliterazio normalizatu baten beharra ikusi zuen: etorkizunean nahasmenik izan ez dadin, eta gai honetan uniformetasuna ziurta dezagun, gaur egun bahá'í literaturak horren behar handia du eta.[4]

Transliterazio sistema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Shoghi Effendik xehetasun batzuk aldatu zituen, hala nola digramak erabili zituen kontsonante azentudunen ordez (adibidez: sh, š-ren ordez), edo eguzki-kontsonanteen asimilazioa al artikuluan eta haren ahoskera (adibidez, ar-Raḥím: as-Ṣádiq eta ez al-Raḥīm, al-Ṣādiq).[5]

Arau horien arabera, hauek dira hitz arruntenen idazkera: Bahá'í, Báb, Bahá'u'lláh eta ‘Abdu’l‑Bahá. Azentu-markak erabili zituen bokal luzeak bereizteko, eta norabide desberdinetako apostrofeak, ayin (‘) eta hamza(’) bereizteko, hurrenez hurren.[6]

Persieraren eragina handia izan zen sistema honen eraketan.[1]

Transliterazio taula[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Persieraz arabieraz baino hizki gehiago erabiltzen dira. Letra horien izena persieraz bakarrik azaltzen da.

Arabierazko hizkiak Izena arabieraz Izena persieraz Transliterazioa DIN 31635 transliterazioa Balio fonetikoa (NAF)
ا ʼalif ʼalef á, a ā, a /aː/ /æː/
ب b b /b/
پ p - /p/
ت táʼ t t /t/
t͟háʼ t͟h /θ/ (ar.); /s/ (per.)
jím jím j ǧ /d͡ʒ/
چ c͟há c͟hé c͟h č /t͡ʃ/
ḥáʼ /ħ/ (ar.); /h/ (per.)
k͟háʼ k͟hé k͟h /χ/ (ar.); /x/ (per.)
dál dál d d /d/
dhál zál d͟h /ð/ (ar.); /z/ (per.)
r r /r/
záy z z /z/
ژ z͟hé z͟h ž /ʒ/
sín sín s s /s/
s͟hín s͟hín s͟h š /ʃ/
ṣád sád /sˤ/ (ar.); /s/ (per.)
ḍád zád /dˁ/ (ar.); /z/ (per.)
ṭáʼ /tˁ/ (ar.); /t/ (per.)
ẓáʼ /ðˁ/ (ar.); /z/ (per.)
ʻayn ʼayn ʿ ʿ /ʕ/ (ar.); /ʔ/ (per.)
g͟hayn qayn g͟h ġ /ʁ/ (ar.); /ɣ/ (per.)
fáʼ f f /f/
qáf qáf q q /q/ (ar.) ; [ɢ]~[ɣ] (per.)
káf káf k k /k/
گ gáf g - /ɡ/
lám lám l l /l/
mím mím m m /m/
nún nún n n /n/
h h /h/
wáw váv ú, v, w ū, w /uː/, /w/ (ar.); /v/ (per.)
yáʼ í, y ī, y /iː/, /j/

Hizki aldatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez dira benetako letrak, baizik eta fonema diakritikoak edo hizki baten bestelako forma ortografikoak.

Arabierazko hizkia Izena Transliterazioa DIN 31635 transliterazioa Balio fonetikoa
ء hamza ʾ /ʔ/
آ alif madda á ā /ʔaː/
ة tá marbúṭa t, h t, h /a/, /at/, /ar/
ى alif maqṣúra á ā /aː/

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) Momen, Moojan. (1991). Transliteration. .
  2. (Ingelesez) Plunkett, G. T.. (1894). Report of the Transliteration Committee. Tenth International Congress of Orientalists. Journal of the Royal Asiatic Society, Geneva. , 879–892 or..
  3. Ikus, Shoghi Effendiren 1923ko martxoaren 12ko, apirilaren 9ko eta azaroaren 26ko gutunak 1974an argitaratuak.
  4. Effendi 1974, 43 orr. .
  5. Momen 1991.
  6. ʻAbdu'l-Baháʼ izenean apostrofea eta bi apostrofe antzeko letrak bereizten dira. Hiru horietatik bat ere ez da ahoskatzen ingelesez hitz egiten denean, bai ordea arabieraz eta persieraz non egin beharreko ahoskera desberdinak islatzen baitituzte.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]