Bahá'í egutegia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Naw Rúz ospakizuna Azerbaijanen

Bahá'í edo Badí egutegia (lit. egutegi zoragarria)[1], bahá'í-ek erabiltzen duten egutegia da. Siyyid Alí Muhammad, Bab-ek aipatu zuen lehen aldiz eta geroago Mirzá Hussayn Alí-i-Nurí, Bahá'u'lláh-k osatu zuen Kitab-i-Aqdas liburuan (Libururik sakratuena) gaur egun mundu osoan bahá'íek jarraitzen duten moduan.

Bahá'í egutegiak eguzki eta ilargiaren araberako egutegia da. Eguzki egutegietan bezala, urteak 365 egun ditu, 366 urte bisustueek. Bisurteak Gregoriotar egutegian diren berak dira. Halere, egun sakratuak ilargiaren arabera ospatzen dira urtero.

Juduak eta musulmanak bezala, bahá'í egunak ilunabarrean hasten dira.

Urteak 19 hilabetetan antolatzen dira eta hilabete bakoitza 19 egunetan, guztira 361 egun; horiez gain, Tarteko Egunak edo Ayyam'i'Há (lit. Há Egunak) txertatzen dira, 4 egun urte arruntetan eta 5 bisurteetan, 365 edo 366 egunak osatu arte. Eraberean, Vahid (Batasuna) izeneko 19 urteko zikloak ditu, eta 19 Vahid-ek 361 urteko ziklo bat osatzen dute. Azken horiei Kull-i-Shay (Gauza guztiak edo osotasuna) esaten zaie. Lehen Kull-i-Shay 2204 urtean bukatuko da.

Urteak Teheranen udaberriko ekinokzioa gertatzen denean hasten dira, Naw Rúz (lit. Egun Berri) egunean. Egutegi hau 1844ko martxoaren 21ean hasi zen, Bab-en aldarrikapena izan zen urtean[2]. Urteei BA notazioa ematen zaie (Bahá'í Aroa).

BA181 Teherango udaberriko ekinokzioarekin hasi zen 2024an, hau da 2018ko martxoaren 21ean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bahá’í egutegia Báb-ek, 1840ko hamarkadan[3] Kitabu’l Asmá[4] eta Persierazko Baiana liburuetan, sortutako Badí egutegian oinarritzen da. Egutegi horren lehen bertsioa garai hartan abiatu zuten Báb-en jarraitzaileek.[5] 19 eguneko 19 hilabetetan egituratzen da (19x19), guztira 361 egun gehi tarteko egun batzuk eguzki egutegiko urte osoa bete arte. Egutegia Naw Rúz egunean abiarazi zuten,[6] baina tarteko egunak ez ziren Bahá’í garaian bezala kokatzen. Egutegiak zeharkako aipamen sinboliko ugari ditu; besteak beste, Báb-ek bere ondotik etorri beharreko Profeta handia Jainkoak Agerraraziko Zuenari buruzko profeziei lotuak.

Bahá’u’lláh-k --Bahá’í fedearen fundatzailea eta Báb-ek iragarritako profeta zela aldarrikatu zuena--, egutegi berarekin jarraitu zuen. 1870 urtearen inguruan, Nabíl-i-A`zam historialariari Badí egutegiari buruzko azalpen bat idazteko eskatu zion. 1873an, Kitáb-i-Aqdas liburuan Bahá’u’lláh-k Naw Rúz ezarri zuen urteko lehen egun, eta tarteko egunak urteko azken hilabetearen aurreko egunetan. Bestalde, Naw Rúz eguna eguzkia Aries konstelazioan sartzen den egunean kokatu zuen. Ez zuen azaldu, ordea, zer lekutik begiratuta izan behar zuen.

Mendebaldean 1907an ezarri zen Badí egutegia. Bahá’í idazkietan aipatzen ez diren xehetasunak Justizia Etxe Unibertsalaren eskuetan utzi zituen. Erakunde horrek erabaki beharko zituen egutegia mundu osoan uniformeki ezarri ahal izateko. 2014ko uztailaren 10ean, Justizia Etxe Unibertsalak adierazi zuen xehetasun horiei buruzko erabakiak hartzen ari zirela 2015eko Martxoaren 20tik aurrera, egutegiaren bederatzigarren zikloa beteko zelarik, Badí egutegia mundu osoan ezarri ahal izateko.

2015ko Naw Rúz aurretik[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bahá’í Egutegia mendebaldean Gregoriotar egutegiarekin sinkronizatuta zegoen, horrek esan nahi zuen bisurteetako soberako eguna bi egutegietan batera gertatzen zirela tarteko egunetan, otsailaren 26tik martxoaren 1erako tartean, hain zuzen. Hiru urtez 4 tarteko egun ospatzen ziren, eta laugarrenean, bisurtean alegia, bost. Mendebaldeko herrialdeetan urtea beti martxoaren 20ko ilunabarrean hasten zen, udaberriko ekinokzioa teknikoki noiz gertatuko zen kontuan hartu gabe.

Ekialdeko herrialdeetan, aldiz, ilargi egutegi islamiarra erabiltzen zutenez, Bahá’í egutegia ilargi-egutegi horrekin sinkronizatu zen. Adibidez, Báb eta Bahá’u’lláh-ren jaiotegunak islamiar egutegiaren Muharram hilabetearen 1ean eta 2an ospatzen ziren. Nahiz eta urtemuga horiek urtero egiten zuten hamaika egun inguruko atzerapenaren ondorioz, edozein urte sasoian gerta ahal ziren: udaberrian, udan, udazkenean ala neguan.

2015eko Naw-Rúz-etik aurrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014ean, Justizia Etxe Unibertsalak mezu batean adierazi zuen Teheran, Bahá’u’lláhren jaioterria izango zela udaberriko ekinokzioaren behalekua. Xedapen horren bitartez, Badí egutegia eta Gregoriotar egutegiak banandu egiten ziren. Harez gero, datak zehazteko informazio iturri fidagarriek prestatutako taula astronomikoak erabiltzen dituzte.

Mezu berean Justizia Etxe Unibertsalak erabaki zuen Báb eta Bahá’u’lláh-ren urtemugak “Naw Rúz osteko zortzigarren ilberriaren ondoko lehen eta bigarren egunetan ospatuko zirela (hori ere taula astronomikoetan kalkulatuta) eta Bahá’í Egun Sakratuak finkatu zituen mundu osoko bahá’í-ek batera ospa zitzaten.

Erabaki horren bitartez, Badi egutegia eta egutegi islamiarra banandu egin ziren, eta Báb eta Bahá’u’lláhren jaiotzen ospakizuna urte sasoi berean ospatuko zirela bermatzen zuten. Aldaketa horiek 2015eko martxoaren 20an sartu ziren indarrean.

Egunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arabierazko izena Arabiar idazkeraz Euskaraz Asteguna
Jalál جلال Loria Larunbata
Jamál جمال Ederra Igandea
Kamál كمال Perfekzioa Astelehena
Fiḍál فضال Dohaina Asteartea
‘Idál عدال Justizia Asteazkena
Istijlál استجلال Maiestatea Osteguna
Istiqlál استقلال Burujabea Ostirala


Hilabeteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hilabetea Ohiko data gregoriotarra
(Naw-Rúz Martxoaren 21ean denean)
Arabieraz Arabiar idazkeraz Euskal izena Honela ere euskaratuak:
1 Martxoaren 21etik
– Apirilaren 8ra
Bahá بهاء Bikaina aintza, loria, ospea
2 Apirilaren 9tik
– Apirilaren 27ra
Jalál جلال Loria maiestatea
3 Apirilaren 28tik
– Maiatzaren 16ra
Jamál جمال Ederra xarma
4 Maiatzaren 17tik
– Ekainaren 4ra
‘Aẓamat عظمة Handia aintza, maiestatea, jabetza
5 Ekainaren 5etik
– Ekainaren 23ra
Núr نور Argia argitasuna, dirdira
6 Ekainaren 24tik
– Uztailaren 12ra
Raḥmat رحمة Errukia bedeinkapena, grazia
7 Uztailaren 13tik
– Uztailaren 31ra
Kalimát كلمات Hitzak adierazpena
8 Abuztuaren 1etik
– Abuztuaren 19ra
Kamál كمال Perfekzioa heldutasuna, bikaintasuna
9 Abuztuaren 20tik
– Irailaren 7ra
Asmá’ اسماء Izenak ezaugarriak, izendapenak
10 Irailaren 8tik
– Irailaren 26ra
‘Izzat عزة Ahala boterea, ohorea, maiestatea, indarra
11 Irailaren 27tik
– Urriaren 15era
Mashíyyat مشية Gogoa borondatea, xedea, helburua
12 Urriaren 16tik
– Azaroaren 3ra
‘Ilm علم Ezagutza jakituria
13 Azaroaren 4tik
– Azaroaren 22ra
Qudrat قدرة Boterea ahala, aginpidea
14 Azaroaren 23tik
– Abenduaren 11ra
Qawl قول Mintzoa hitzak, testigantza
15 Abenduaren 12tik
– Abenduaren 30era
Masá’il مسائل Galderak misterioak, zorroztasunak, iluntasunak
16 Abenduaren 31tik
– Urtarrilaren 18ra
Sharaf شرف Ohorea ospea
17 Urtarrilaren 19tik
– Otsailaren 6ra
Sulṭán سلطان Burujabea erregea, jauna, maiestatea, indarra
18 Otsailaren 7tik
– Otsailaren 25era
Mulk ملك Nagusia erregetza, unibertsoa
Otsailaren 26tik
– Martxoaren 1era
Ayyám-i-Há ايام الهاء Há Egunak Tarteko egunak, denboraz kanpoko egunak
19 Martxoaren 2tik
– Martxoaren 20ra
Baraualdia
‘Alá’ علاء Gorena aintza

Urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bahá'í Urtea Naw Rúz-eko data
gregoriotar egutegian
BA174 2017ko martxoak 20
BA175 2018ko martxoak 21
BA176 2019ko martxoak 21
BA177 2020ko martxoak 20
BA178 2021ko martxoak 20
BA179 2022ko martxoak 21
BA180 2023ko martxoak 21
BA181 2024ko martxoak 20
BA182 2025ko martxoak 20
BA183 2026ko martxoak 21
BA184 2027ko martxoak 21

Zikloak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

No. Persierazko izena Arabiar idazkeraz Euskaraz
1 Alif ألف A
2 Bá' باء B
3 Ab أب Aita
4 Dál دﺍﻝ D
5 Báb باب Atea
6 Váv وﺍو V
7 Abad أبد Eternitatea
8 Jád جاد Eskuzabala
9 Bahá بهاء Bikaina
10 Ḥubb حب Maitasuna
11 Bahháj بهاج Xarmagarria
12 Javáb جواب Erantzuna
13 Aḥad احد Bakarra
14 Vahháb وﻫﺎب Onbera
15 Vidád وداد Bihozbera
16 Badíʿ بدیع Hasiera
17 Bahí بهي Argitsua
18 Abhá ابهى Argiena
19 Váḥid واحد Batasuna


Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Buck, Christopher; Melton, J. Gordon. «Baha ́’í Calendar and Rhythms of Worship» (pdf) Religious Celebrations: An Encyclopedia of Holidays, Festivals, Solemn Observances, and Spiritual Commemorations. (Noiz kontsultatua: 2011).
  2. (Ingelesez) Smith, Peter. (2000). «Calendar» A concise encyclopedia of the Bahá'í Faith. Oneworld Publications, 98-100 or. ISBN 978-1-85168-184-6..
  3. «Novelty in Ayyám-i-Há and the Badí Calendar» bahai-library.com (Noiz kontsultatua: 2019-07-07).
  4. (Ingelesez) Stephen, Lambden. (2018). Kitab al-asma'-The Book of Names. .
  5. (Ingelesez) MacEoin, Denis. (1994). Rituals in Babism and Baha'ism. in: Pembroke Persian Papers 2 (illustrated ed.). British Academic Press, 107 or. ISBN 978-1-85043-654-6..
  6. (Ingelesez) Mottahedeh, Negar. (1998). «The Mutilated Body of the Modern Nation: Qurrat al-'AynTahirah's Unveiling and the Iranian Massacre of the Babis» Comparative Studies of South Asia, Africa and the Middle East. in: 18.2..