Baionako eta Euskal Herriko Institutu Unibertsitario Teknologikoa

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Errobiko campus berriko eraikinak, Antoine Stinco arkitektoarenak.

Baionako eta Euskal Herriko Institutu Unibertsitario Teknologikoa (IUT de Bayonne et du Pays Basque) Akitaniako Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatearen (UPPA) zati den unibertsitatea da, 1985ean sortua. Baiona Ttipian du egoitza, Paul Bert plazan, Angelun beste campus bat badu ere. Urtero 900 bat ikasle berri jasotzen ditu. 2008-09 ikasturtean denera 2.600 ikasle zituen. 2008an eskola, jangela eta liburutegi berriak ireki dituzte Errobiko kasernan[1].

Guztira hamabi titulazio ezberdin eskaintzen ditu, teknologia diploma unibertsitarioak eta diploma unibertsitarioak. Horien artean, gizarte zientziei loturiko ikasketak dira nagusi.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Euskaraz) Euskonews: "Fakultatea, Baiona Ttipian"


Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]