Jonan Fernandez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jonan Fernandez
Jonan fernandez euskadi irratia.jpg
Bizitza
Jaiotza Tolosa1962ko martxoaren 21a (57 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza  (57 urte)
Jarduerak
Jarduerak aktibista
Kidetza Elkarri

Jonan Fernandez Erdozia (Tolosa, Gipuzkoa, 1962ko martxoaren 21a - ) euskal politikaria da eta hainbat erakunde zibiletako sortzailea eta kidea da. Gaur egun, Giza Eskubide, Bizikidetza, eta Lankidetzaren idazkari nagusia da Eusko Jaurlaritzan 2013tik.[1]

Besteak beste, 1992 eta 2006 artean Elkarriko koordinatzaile nagusia izan zen. Ezkonduta dago eta hiru seme-alaba dauzka.

Politika eta bake mugimendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1985etik 1991ra, Lurraldea Koordinadoraren fundatzailea eta arduraduna izan zen, Leitzaran autobiaren ibilbidearen kontra azaldu zen erakundea. HBko zinegotzia izan zen Tolosa jaioterrian 4 urtez, 1987tik 1991ra. Leitzarango Autobidearen eraikuntzaren auzia zela kausa, alderdi horretako jokabidetik urrundu zen eta HB utzi zuen.

1992an Elkarri mugimendu sozial eta bakezalea fundatu zuen, eta honen arduraduna izan zen 2006 arte. Bakea, biolentzia eza, giza eskubideak, elkarrizketa, eta pluralismoa landu zituen mugimendua izan zen Elkarri. Mugimendua kuota ordaintzen zuten 3.500 kide eta 1.200 kide aktibok osatu zuten. Hainbat kanpainia sozial, bake konferentzia, manifestazio eta firma bilketa antolatu zituzten Elkarritik. 2006an, Lokarrik ordezkatu zuen Elkarri.

Elkarri amaitzean, Jonan Fernandezek Baketik fundazioa sortu zuen, Arantzazun (Oñati) zuelarik egoitza. Bertako zuzendaria izan zen 2013ko urtarrila arte, Eusko Jaurlaritzako Eskubide, Bizikidetza, eta Lankidetzaren idazkari nagusia izendatu zutenean. [2]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. "Ser humano en los conflictos. Una reflexión ética tras una vivencia directa en el conflicto Vasco". Alianza Editorial. Madrid. 2006.
  2. "Vivir y convivir. Cuatro aprendizajes básicos". Alianza Editorial. Madrid. 2008.
  3. "Educar en ser persona. Ocho aprendizajes." Baketik. Oñati. 2010.
  4. "Ni tanto ni tan poco. Una conclusión inacabada a los 50." Erein Argitaletxea. Donostia. 2013.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]