Balioespen-irizpide

Wikipedia, Entziklopedia askea
Balioztapen-irizpidearen eskema

[1]Balorazioa, urteko kontuak osatzen dituzten elementu bakoitzari diru balio bat izendatzeko prozesua da.

Prozesu hori aurrera eramateko, Kontabilitate Plan Orokorrak, hurrengo balioztapen-irizpideak hartuko ditu kontuan:

Kostu historikoa edo Kostua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kostu historikoa aktiboko eta pasiboko elementuak baloratzeko erabiltzen den irizpidea da.

Aktiboko elementuen kasuan, eskuratze-prezioa (erositako ondasunen kasuan) edo produkzio-kostua da. Eskuratze-prezioa, erosketa-prezioa gehi aktibo hori eskuragarri izan arte sortutako kostuen batura da. Produkzio-kostuan aldiz hainbat gauza hartzen dira kontutan:  enpresak ekoitzitako elementuen (lehengaiak eta bestelako material kontsumigarriak) kostuak, aktiboari leporatu ahal zaizkion produkzio faktoreak eta aktiboarekin zeharka lotutako produkzio-kostuei dagokien zatia.

Pasiboko zorren kasuan, kostu historikoa, zorra kitatzeko ordaindu beharrekoa zenbatekoa da. Normalean, enpresak jasoko lukeen zenbateko garbia baina handiagoa dena.

Arrazoizko balioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrazoizko balioa[2], aktibo bat salduz eskura daitekeen zenbatekoa edo pasibo bat kitatzeko eman beharreko zenbateko bezala definitu daiteke. Betiere, alderdi interesatuak behar bezala informatu eta elkarrekiko independenteen artean egindako eragiketa bat izan beharko da merkatu aktibo batean kotizatutako prezioa erreferentzia gisa hartuta.

Merkatu aktibo kontsideratzeko, honako baldintzak bete behar ditu:

a)Elkartrukatzen diren ondasunak edo zerbitzuak homogeneoak izatea

b) Ondasun edo zerbitzu jakin batentzat erosleak edo saltzaileak ia edozein unetan aurkitu ahal izatea

c) Prezioak ezagunak eta publikoarentzat erraz ezagutzeko modukoak izatea.

Merkatu aktiborik ez balego, balorazio teknikak erabiliko dira elementu bakoitzaren arrazoizko balioa kalkulatzeko. Teknika hauek koherenteak izan beharko dira merkatuan prezioak ezartzeko onartzen eta erabiltzen diren metodologiekin. Merkatuan, prezio-estimazio errealistagoak egiten dituela erakusten duen balorazio-teknikaren bat balego, berau erabili beharko litzateke.

Erakundeen arduretako bat izango da, balorazio teknika hauen efektibotasuna periodikoki ebaluatzea.

Aktibo batentzat transakzio konparagarririk ez badago merkatuan, arrazoizko balioa fidagarritasunez zenbatetsi ahal izango da, baldin eta arrazoizko balioaren estimazioen aldakortasun-barrutia txikia bada edo barruti horretako estimazio bakoitzaren probabilitatea arrazoiz ebaluatu eta arrazoizko balioa zenbatesteko erabil badaiteke.

Arrazoizko balioa kalkulatzerakoan, elementurik balego fidagarritasunez baloratu ezin daitekeena edo ez merkatu-balioari erreferentzia eginez baloratu ezin daitekeena eta ez aurretik aipatutako balorazioa teknikak ezberdinak aplikatuta, kasuak kasu, kostu amortizatuaren bidez baloratuko dira edota eskuratze- edo produkzio-kostua oinarri hartuta eta balioa egokitzeko kendu beharreko partidak kenduta. Kasu hau ematen denean, memorian aipatu eta justifikatu beharko da zergatik egin den horrela.

Balio bihurgarri garbia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Balio bihurgarri garbia, erakundeak negozioaren egunerokotasunean aktibo hori merkatuan transferitu ezkero lortuko lukeen balioa da.

Balio eguneratua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Negozioaren egunerokotasunean, aktibo batengandik hartu daitekeen edo pasibo batengandik ordaindu daitekeen diru-fluxuen balioa da.

Erabilera balioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erabilera-balioa, etorkizunean, aktibo bat negozioaren egunerokotasunean erabili, transferitu edo determinatzetik espero diren diru-fluxuen balio eguneratua da. Hau da, aktiboak une jakin batean duen egoeratik abiatuta eta diru-fluxuak arriskurik gabeko merkatuko interes tasan eguneratua.

Kontuan izan behar da, arrunki diru-fluxuen banaketa ziurgabetasunari lotua dagoela eta beraz, diru fluxuen estimazio (baloratutako aktiboaren likidezia-maila aintzat hartu behar da besteak beste) bakoitzari probabilitate bat esleituta kalkulatu behar izaten dela.

Salmenta kostuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Salmenta kostuak, aktibo baten salmentari inputatu ahal zaizkion kostu gehigarriak dira. Hau da, erakundeak aktibo hori saltzeko erabakia hartuko ez balu egingo ez liratekeenen kostuak. Gastu finantzarioak eta mozkinen gaineko zergak ez ezik, aktiboaren jabetza transferitzeko egin beharreko gastuak eta salmenta-komisioak kontuan izan behar dira

Kostu amortizatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kostu amortizatua kalkulatzeko, aktibo edo pasibo baten hasierako balorazioan ezarri zaion zenbatekoari, printzipaletik itzulitako zatia kendu eta kasuak kasu, 11 muga-eguneko errenboltso-balioaren arteko diferentziatik galdu irabazien kontura egotzitako zatia gehitu edo kenduko zaio. Aktibo finantzarioen kasuan, narriaduragatik kontabilizatutako balio gutxitze bakoitza kenduko zaio.

Interes-tasa efektiboa, kontratuan ezarritako baldintzak kontuan izanik eta etorkizuneko kreditu-arriskuengatik egon daitezkeen galerak kontuan hartu gabe, finantza-tresna baten liburu-balioa eta tresna horren bizitzan zehar espero diren estimatutako diru-fluxuen balioa berdintzen dituen eguneratze-tasa da.

Aktibo edo pasibo finantzarioei egozteko transakzio-kostuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Transakzio kostuak, aktibo finantzario bat erosi edo transferitzeari edota pasibo finantzario bat hartu edo transferitzeari inputatu ahal zaizkien gastu gehigarriak izango lirateke. Gastu gehigarritzat hartzen dira, agente aholkulari eta bitartekariei ordaindutako zerbitzu eta komisioak. Ez dira aintzat hartuko transakzioaren gaineko zergak, gastu finantzarioak, mantentze-kostuak eta barneko administrazio-kostuak.

Kontabilitate-balioa edo liburu-balioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontabilitate-balioa edo liburu-balioa, enpresa baten balantzean aktibo edo pasibo batek erregistratuta duen zenbateko garbia da. Aktiboen kasuan, amortizazio metatua eta narriadura balioak aktiboari kenduta geratzen dena izango da.

Hondar balioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hondar balioa, aktibo batek bere balio-bizitzaren amaieran izango duen balioa da. Hau da, enpresarentzat baliagarria ez izan arre, aktibo hori salduta enpresak eskuratu dezakeen diru zenbatekoa da. Enpresak balio-bizitza osoan aktibo horri buruz amortizatu beharreko zenbatekoa hain zuzen ere.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Hacienda, España. Ministerio de Economía y. (D.L. 2010). Kontabilitate Plan Orokorra Enpresa Txiki eta Ertainen Kontabilitate Plan Orokorra. Universidad del País Vasco, Servicio Editorial = Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua ISBN 9788498604306. PMC 776333361. (Noiz kontsultatua: 2019-03-04).
  2. www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-04).[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]