Baltasar Lobo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Baltasar Lobo
Baltasar Lobo, Madre e Hijo, Bronce (1980) 20120224.jpg
Bizitza
Jaiotza Zamora1910eko otsailaren 22a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Paris1993ko irailaren 4a (83 urte)
Hobiratze lekua Montparnasseko hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak eskultorea
Jasotako sariak
Mugimendua Arte abstraktua
Genero artistikoa Arte abstraktua
"Emakumea", Baltasar Loboren eskultura.

Baltasar Lobo (Zamora, Espainia, 1910eko otsailaren 22a - Paris, Frantzia, 1993ko irailaren 4a) espainiar margolari eta eskultorea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Valladolideko irudigintza lantegi batean hasi zen txikitan lanean, eta bertan jaso zuen lehen arte-heziketa. 1927an Madrilgo San Fernando Arte Ederretako Eskolan ikasteko beka bat lortu zuen. Espainiako Gerra Zibilaren ondoren, Parisera joan zen bizitzera, eta hango arte giroan murgilduta, Picasso pintorea eta Henri Laurens eskultorea ezagutu zituen. Sormen-lanari ekin zion bete-betean, eta 1958an lehen erakusketa banakakoa egin zuen. Horren ondoren, Europako hainbat hiritan erakutsi zituen bere lanak, eta munta handiko enkarguak jaso zituen, hala nola Annecyko Savoiar Monumentua (erresistentziaren alde borrokatu ziren espainiarren oroimenez) eta Caracasko unibertsitate hirian dagoen "Amaetxe" ospetsua.

1960an Espainiarekiko harremana berritu zuen, Madrilgo Gaur Egungo Arte Museoak 1940. urtetik aurrera egindako lanari buruzko erakusketa antolatu zionean. 1984an, León Felipe poetaren jaiotzaren mendeurrenean, haren omenezko monumentua egiteko enkargua jaso zuen. Bere eskulturetan bi gai nagusi errepikatu izan dira: amatasuna eta emakumearen irudia. 1984an Arte Plastikoetako sari nazionala jaso zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Baltasar Lobo Aldatu lotura Wikidatan