Bamiyango Budak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Bamiyango Budak
World Heritage Logo global.svg UNESCOren gizateriaren ondarea
Afghanistan Statua di Budda 1.jpg
Kokapena
Herrialdea  Afganistan
Afganistango probintziak Bamijan probintzia
Koordenatuak 34° 49′ 55″ N, 67° 49′ 36″ E / 34.832041666667°N,67.826802777778°E / 34.832041666667; 67.826802777778Koordenatuak: 34° 49′ 55″ N, 67° 49′ 36″ E / 34.832041666667°N,67.826802777778°E / 34.832041666667; 67.826802777778
Historia eta erabilera
Gizateriaren Ondarea arriskuana 2003 -
Eraikuntza 507 - 554
Eraistea 2001
Arkitektura
Materiala(k) Hareharria eta Iztukua
Estiloa Greco-Buddhist art
Garaiera 53 m
38 m
10 m
Gizateriaren ondarea
Irizpidea (i), (ii), (iii), (iv) eta (vi)
Erreferentzia 208
Eskualdea[I] Asia eta Ozeania
Izen-ematea 2003 (XXVII. bilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Bamiyango Budak (persieraz: بت های باميان‎bott-hâye Bāmiyān) Afganistanen zeuden bi Buda erraldoi izan ziren, Gizateriaren Ondare gisa sailkatuak[1][2]. Kabuletik 230 kilometrora ipar-mendebaldean, Bayman bailaran zeuden, Hazarajat eskualdean. 507an (txikiena) eta 554an (handiena) eraikiak, estatuak arte greko-budistaren estilo klasikoa zuten[3]. 35 eta 53 metroko altuera zuten[4].

Gorputzak zuzenean egin ziren hareharrizko hegietan, baina detaileak egiteko buztina eta lastoa erabili zuten, estukoarekin inguratuz. Inguratze hau guztia denborarekin galdu zen, baina margotua egon zen, aurpegiak, eskuak eta arropetako tolesak hobeto ikus zitezen; handiena gorrimin kolorez margotua zegoen, txikiena hainbat kolore ezberdinez[5]. Besoen beheko aldeak buztin-lasto nahasketarekin eginak zeuden eta egurrezko egitura batez eutsiak. Uste denez, aurpegien goiko aldeak egurrezko maskarekin eraiki zeuden.

2001eko martxoan Talibanak dinamitatu zituen, Mullah Mohammed Omar liderarren aginduz[6], gobernuak idoloak zirela adierazi ostean[7]. Afganistanen ordezkari batek Ameriketako Estatu BAtuetan adierazi zuenez protesta gisa dinamitatu zituzten, nazioarteko laguntza bakarrik estatuak babesteko heltzen baitzen, eta ez gosetea pairatzen zuen herritarrak laguntzeko[8]. Hala ere Afganistaneko Atzerri Ministroak esan zuen Islamaren erlijio ikonoklastismoa zela eta eraitsi zituztela. Nazioarteko komunitateak Buda horien suntsipena gogor salatu zuen, eta Talibanaren erlijio intolerantziaren adibidetzat jarri zen. Japonia eta Suitzak laguntza eskaini dute estatuak berreraikitzeko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez)  Centre, UNESCO World Heritage, Cultural Landscape and Archaeological Remains of the Bamiyan Valley, http://whc.unesco.org/en/list/208. Noiz kontsultatua: 2017-07-27 .
  2. (Ingelesez)  Gall, Carlotta (2006-11-05), «Afghans consider rebuilding Bamiyan Buddhas - Asia - Pacific - International Herald Tribune», The New York Times, ISSN 0362-4331, https://www.nytimes.com/2006/12/05/world/asia/05iht-buddhas.3793036.html. Noiz kontsultatua: 2017-07-27 .
  3. (Ingelesez)  Morgan, Kenneth W. (1986), The Path of the Buddha: Buddhism Interpreted by Buddhists, Motilal Banarsidass Publ., ISBN 9788120800304, https://books.google.com/books?id=g6OHBCgmmGAC&pg=PA43&dq=Bamiyan+Buddha,+Gandhara+art&ei=PswlSqDBOILszATz2KH1Bg. Noiz kontsultatua: 2017-07-27 .
  4. (Alemanez)  Institut für Bodenmechanik und Grundbau, http://www.unibw.de/bauv5/forschung/abgeschlossene_forschungsvorhaben/buddha. Noiz kontsultatua: 2017-07-27 .
  5. (Ingelesez)  Gall, Carlotta (2006-12-06), «From Ruins of Afghan Buddhas, a History Grows», The New York Times, ISSN 0362-4331, https://www.nytimes.com/2006/12/06/world/asia/06budd.html. Noiz kontsultatua: 2017-07-27 .
  6.   Sacred Land Film Project  » Bamiyan Valley, http://www.sacredland.org/bamiyan-valley/. Noiz kontsultatua: 2017-07-27 .
  7.   USATODAY.com - Why the Taliban are destroying Buddhas, http://www.usatoday.com/news/science/archaeology/2001-03-22-afghan-buddhas.htm. Noiz kontsultatua: 2017-07-27 .
  8. (Ingelesez)  Crossette, Barbara (2001-03-19), «Taliban Explains Buddha Demolition», The New York Times, ISSN 0362-4331, https://www.nytimes.com/2001/03/19/world/19TALI.html. Noiz kontsultatua: 2017-07-27 .