Basongaitz

Koordenatuak: 42°43′30″N 1°46′03″W / 42.72499448°N 1.76745235°W / 42.72499448; -1.76745235
Wikipedia, Entziklopedia askea
Basongaitz
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
San Frantzisko baseliza, zeharkarrikan
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaIzarbeibar-Novenera
UdalerriaLegarda
Administrazioa
Motaetxalde
Izen ofizialaBasongaitz
Posta kodea31133
Herritarrabasongaiztar, barasoaingaiztar
Geografia
Koordenatuak42°43′30″N 1°46′03″W / 42.72499448°N 1.76745235°W / 42.72499448; -1.76745235
Garaiera538 metro
Distantzia15,5 km (Iruñetik)
Demografia

Basongaitz[1][a] edo Barasoaingaitz[b] (izarbeibarreraz: Basongai)[c] Izarbeibarrako Legarda udalerriko etxalde bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Izarbeibar-Novenera eskualdean.

biztanle zituen.

Bertako biztanleak basongaiztarrak edo barasoaingaiztarrak dira.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Basongaitz edo Barasoaingaitz edota Basongai toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Barassuyn (1268)
  • Barassoayn cerca Legarda (1288)
  • Barassoayn de Val d'Icarbe (1345)
  • Barasoain (1366)
  • Barasoaingaiz (1534)
  • Barassoayn gayz (1591)
  • Basongaiz (1800)
  • Berasoaingaiz (1802)
  • Basongaiz (1945)
  • Basongaitz (1990)

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Basongaitz edo Barasoaingaitz Izarbeibar-Novenera eskualdean dago, Izarbeibar ibarrean eta Legarda udalerrian.

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñeko merindadearen hegoaldeko etxadea da.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima udalerriaren gehienean mediterraneo motakoa da, eta udalerriko gunerik menditsuenetan ezaugarri azpimediterraneoak ditu. Urteko batez besteko tenperatura 10 gradukoa da iparraldeko mendietan, eta 13 eta 14 gradu bitartekoa hegoaldeko gune lauetan. Prezipitazioak, bestalde, 600 eta 800mm artekoak izaten dira. Urteroko egun euritsuak 80 izaten dira Legardako herrigunean, eta 100 edo gehiago iparraldean.

1989. urtean ez zen apenas jatorrizko zuhaitzik geratzen, eta gaur egun gizakiaren eragina dela eta, zuhaixkak baino ez daude antzinako basoak zeuden tokian. XIX. mendean hasitako birlandaketeei esker, 87 hektarea pinu beltz austriar eta pinu lariziar (Pinus nigra) hazten dira herriaren inguruko lurretan.

Estazio meteorologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Legardan ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Gares pareko udalerrian, estazio bat dagoen, itsasoaren mailatik 347 metrora, Nafarroako Gobernuak 1985ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]


    Datu klimatikoak (Gares, 1981-2020)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 18.5 24.0 26.5 29.0 36.5 40.0 41.5 43.0 38.0 32.0 27.0 21.0 43.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 9.7 11.6 15.4 17.0 21.8 26.6 29.6 29.6 25.3 19.6 13.3 9.9 19.1
Batez besteko tenperatura (ºC) 5.4 6.4 9.6 11.5 15.6 19.8 22.5 22.6 19.1 14.4 9.0 5.9 13.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.1 1.3 3.8 5.9 9.3 13.0 15.5 15.6 12.8 9.1 4.6 1.8 7.8
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -7.0 -10.0 -8.5 -3.0 -0.5 2.0 7.0 5.0 3.0 -0.5 -6.5 -10.0 -10.0
Batez besteko prezipitazioa (mm) 44.2 38.7 51.6 59.5 53.1 45.6 27.0 26.3 38.6 60.3 55.4 57.2 547.5
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 39.0 29.0 33.6 62.0 42.2 38.5 33.0 85.0 61.5 46.0 59.0 39.0 85.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 11.6 10.3 8.8 11.2 11.1 7.2 5.4 4.9 7.8 10.5 11.5 12.8 113.0
Elur egunak (≥ 1 mm) 1.3 1.4 0.9 0.2 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.2 1.2 5.1
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[4]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1100 inguruan Antso Sanoitz kondearena zen, eta honek Antsa Estaldun bere alaba barraganetako bati utzi zion. Beltran Ibainitz Baztangoak 1288an eman zizkien Jerusalemgo San Juan ospitaletarrei bere morroiak, ziur aski bere ama Teresa Gonzalitz Baztangoa izan zirenak; horiei zegozkien petxak, segur aski XV. mendearen erdialdean, Garesko Gurutzifikako ospitale sanjuanistari lotu zitzaizkion.

Lursailak izan zituen Iruñeko katedralak. 1268ko Errediezmoaren Liburuan, zalantzarik gabe, noizbehinka, Argiñarizibarrean agertzen den arren, Izarbeibarran inskribatuta egon zen Legarda udalerria banandu zen arte; beraz, Karlos III.a Nafarroakoak bere anaia Leonel eta bere ondorengoen alde eratutako haran honetako jaurerri jurisdikzionalaren parte izan zen.

1842ko erroldan udalerri osoari Legarda con Basongaiz ("Legarda Basongaizekin") deitzen zaio, herriska hau gogoan. 1850ean baserria Garesko Gurutzifikako komentukoa izan zen, Maltako San Joanen ordenakoa, eta haren gainean jaurerrien jurisdikzioa zuen.[5]

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

biztanle zituen Basongaitzek.[6]

2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020
3 3 3 3 3 3 3 3 3 3 3 3 3 3 3 3 2 2 2 2 2
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Basongaitz sailkatu zituen, Izarbeibarreko herri guztiekin, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian.[7]

Koldo Zuazok, 2010ean, Basongaitz ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[8]

Ibar honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak ditu. Horregatik sailkatzen da izarbeibarrera azpieuskalkian. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Orbaibarreko mintzaira zaharrak hiztun gaberik dakite.

Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Legarda udalerria eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, udalerriko herritarren %13,50k zekien euskaraz hitz egiten, 2010ean % 0,00 eta 2018n % 7,30k.

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. /basonɣ̞áit͡s̻/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza hirugarren silaban
  2. /baɾáso.ainɣ̞àit͡s̻/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren eta kamutsa bortzgarren silaban
  3. /basónɣ̞ai/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Basongaitz - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Gares» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  4. Garesko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  5. Nafarroako Entziklopedia Hadnia | BASONGAITZ. (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
  6. «Basongaitz» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  7. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  8. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]