Bassel Khartabil

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bassel Khartabil
Bizitza
Jaiotza Siria1981eko maiatzaren  22a
Herrialdea  Siria
Bizilekua Damasko
Talde etnikoa Siriako palestinarra
Heriotza Damasko2015 (33/34 urte)
Heriotza modua heriotza zigorra
Familia
Ezkontidea(k) Noura Ghazi Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzak arabiera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerak software garatzailea, ingeniaria, software ingeniaria, informatikaria, militante politikoa, blogaria eta Wikilaria
Lan nabarmenak Aiki Framework Itzuli
Jasotako sariak
Kidetza Mozilla
Creative Commons
Wikipedia
Mugimendua free culture movementa Itzuli
sharisma Itzuli
Izengoitia(k) Bassel Safadi
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Siriako Gerra Zibila
Signed-by-Bassel.svg

Bassel Khartabil (arabieraz: باسل خرطبيل‎‎‎), Bassel Safadi izenaz ere ezaguna (arabieraz: باسل صفدي‎‎ ; Damasko, 1981eko maiatzaren 22a2015eko urriaren 3a) siriar palestinar software irekiko garatzaile bat eta kultura librearen defendatzailea izan zen. Desagerpen luze baten ondoren, 2017ko abuztuan, haren emazteak Facebooken azaldu zuen Khartabil Siriako erregimenak exekutatu zuela 2015ean desagertu eta gutxira.[1][2]

Bizitza eta lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Khartabil Damaskon jaio zen, eta Sirian hazi. Bertan, software irekia garatzen hasi zen buru-belarri. Aiki Lab lankidetza bidezko ikerketa konpainiako sortzaileetako bat eta arduradun teknologiko nagusia izan zen,[3] baita Al-Aousekoa ere,[4] Siriako arkeologia zientzia eta arteei buruzko ikerketa eta argitalpen erakunde bat. Siriako Creative Commonseko proiektuburu lanetan aritu eta bertako kide publikoa izan zen,[5] eta ekarpen handia egin zien Mozilla Firefox, Wikipedia, Openclipart, Fabricatorz, and Sharism-i.[6] Hari egozten zaio, hain zuzen, "Sirian, bertako herritarrentzat Internet ireki eta bertako sarbidea zein ezagutza izugarri zabaltzea".[7]

Bere azken lanean Palmira Siriako antzinako hiriaren 3D berreraikuntza birtual ireki bat sortu zuen,[8][9] denbora errealeko bistaratzea lortu, eta Aiki Framework Internet programaziorako egitura Fabricatorzen bitartez landu.[10][11] Azken hau geroago sortu ahal izan zen eta, erakusten den bakoitzean, haren izena omentzen da.

Atxilotu eta hil[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012ko martxoaren 15ean, Siriar Udaberriaren urteurrenean, Siriako gobernuak Adra espetxera atxilotu zuen.[12] Ordutik 2015eko urriaren 3ra, ezagutzen ez den toki batera lekualdatu zuten, segur aski auzitegi militar batek epai zezan.[13][14] 2015eko urriaren 7an, Human Rights Watch eta giza laguntzako beste 30 erakundek gutun bat atera zuten Khartabilen kokapena argitu zedin. 2015eko azaroaren 11n, baina, Khartabil sekretuki heriotza zigorra jaso zuelako zurrumurrua zabaldu zen.[15][16] Azkenean, 2017ko abuztuan, haren emazte Noura Ghazik berretsi egin zuen 2015ean atxilotu eta gutxira exekutatu zutela.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Khartabilen omenezko marrazkia
  1. Horrific: Reports that Bassel Khartabil Has Been Executed in Syria 2017-08-01 . Noiz kontsultatua: 2017-08-01.
  2. One of Syria’s most famous activists has been executed in prison, widow confirms 2017-08-02 . Noiz kontsultatua: 2017-08-02.
  3. Aiki lab.
  4. الأوس للنشر الأوس للنشر.
  5. Syria.
  6. Threatened Voices / Bloggers / Bassel (Safadi) Khartabil.
  7. Request for Written Answer on the Question of the Imprisonment of Bassel Safadi Khartabil European Parliament 18 March 2014 . Noiz kontsultatua: 9 April 2014.
  8. A Jailed Activist’s 3-D Models Could Save Syria’s History From ISIS Wired . Noiz kontsultatua: 2015-10-21.
  9. New Palmyra . Noiz kontsultatua: 2015-10-21.
  10. #NEWPALMYRA.
  11. Forte, Andrea; Andalibi, Nazanin; Greenstadt, Rachel (2017) «Privacy, Anonymity, and Perceived Risk in Open Collaboration: A Study of Tor Users and Wikipedians» Proceedings of the 2017 ACM Conference on Computer Supported Cooperative Work and Social Computing CSCW '17 (New York, NY, USA: ACM): 1800–1811 doi:10.1145/2998181.2998273 ISBN 9781450343350.
  12. «#FREEBASSEL: a campaign to free Bassel Khartabil from Syrian jail» Al Bawaba 2012ko uztailaren 4a . Noiz kontsultatua: 2012ko uztailaren 5a.
  13. WE NEED EVERYBODY’S HELP TO #FREEBASSEL 2015-10-03.
  14. Amira Al Hussaini (2015-10-03) Fears for Imprisoned Syrian Blogger Bassel Khartabil, Transferred to an Unknown Location Global Voices.
  15. IGF 2015 Flyer on Bassel Khartabil eff.org . Noiz kontsultatua: 2015-11-15.
  16. #FreeBassel: Death Sentence Rumored for Syrian Web Developer . Noiz kontsultatua: 2015-11-15.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]