Beñat Gaztelurrutia
Itxura
| Beñat Gaztelurrutia | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Abadiño, 1976 (49/50 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | bertsolaria |
Beñat Gaztelurrutia Munitxa (Abadiño, 1976) bertsolari bizkaitarra da[1].
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bertso munduan eskolartekoetan hasi zen eta Bizkaiko txapelduna izan zen txikien mailan aurrena eta gazte mailan ondoren. 1997an Bertsolari Txapelketa Nagusian hartu zuen parte eta 1998an Bizkaiko Txapelketako finalista izan zen. Seigarren egin zuen.
Euskalgintzan ere aritu da. Durangoko Plateruena Kafe Antzokiaren eragiletako bat izan zen. Lanku Kultur Zerbitzuak sortzen lagundu zuen eta gaur egun arduraduna da[2] eta Gerediaga Elkarteko kudeatzailea ere bai[3].
Bertsolaritza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bertsolari Txapelketa Nagusia
- parte hartu (1): 1997.
- Araba-Bizkaiko Bertsolari Txapelketa
- Finalista (1): 1998.
Eskolartekoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (0): finalista 1994an
- Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa:
- Gazte mailan (1): 1994.
- Txikien mailan (1): 1990.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Beñat Gaztelurrutia - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2023-01-26).
- ↑ Lanku edo edukiontzi hutsaren sindromea - Beñat Gaztelurrutia Munitxa. (kontsulta data: 2023-01-26).
- ↑ Astiz, Iñigo. ««Badaude mehatxu batzuk airean, eta ez dakit oso kontziente garen»» Berria (kontsulta data: 2023-01-26).