Agaramont

Wikipedia, Entziklopedia askea
Agaramont
 Euskal Herria
Map
Bidaxune herria zelaien arteko ikuspegia
Administrazioa
Herrialdea Nafarroa Beherea
EskualdeburuaBidaxune
Herri handienaBidaxune
Geografia
Koordenatuak
Azalera100 km²
Garaiera0-177 metro
Demografia
DentsitateaERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen biztanle/km²

Agaramont[1] Nafarroa Behereko eskualde bat da.

Eskualdea 5 udalerrik osatzen dute eta lurraldearen iparraldean dago, Amiküze eta Lapurdi Ekialdea eskualdetarekin eta Okzitania herrialdearekin mugitzen.

Bere hiriburua Bidaxune da.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualdeko euskarazko izena hainbat modutara dokumentatu da: Agaramont, Agaramonte, Agaramunt, Agramunt eta Agramont.

Eskualdea frantsesez Agramont edo Gramont eta okzitanieraz Garmont edo Gramont bezala ere ezagutzen da.[2] Gaztelaniaz Agramonte bezala itzuli da.[3]

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fisionomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garazi edota Nafarroa Behereko hegoaldearekin alderatuz lurralde laua da hau, laborantzarako egokia. Amiküze bezala, Bearno eta Landetako auzo-herriekin antza handiagoa du hegoalderago daudenekin baino.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroan, Agaramonteko Dukerriaren lurrak ziren, hortik eskualdearen izena. Eskualde aberatsa izan zen, Biduze eta Aturri ibaien bidez eginiko merkataritzari esker.[4]

1994ko urtarrilaren 1ean Bidaxuneko herri elkargoa sortu zen, Akamarre, Bidaxune, Burgue-Erreiti, Erango, Gixune eta Samatze udalerriak gehituz. Gixune udalerriaren sarrera polemikoa izan zen, Lapurdiko udalerria ez baita tradizioz Agaramont eskualdekoa izan, eta, gehitzearekin batera, Ipar Euskal Herriko eskualdeko mapa txikitzen ari baitzen, beste lurralde batekoa baitzen. Ezkoze ere nabarmendu zen, tradizioz eskualdekoa izan dena, Bearnoko Salieseko herri elkargoan.[5]

2010eko urtarrilean, Bardoze udalerria herri elkargoan sartu zen.[6]

2017ko urtarrilaren 1ean, Bidaxuneko herri elkargoa desagertu egin zen sortu berri zen Euskal Hirigune Elkargoa osatzeko.[7]

Osaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

6 udalerrietan 7 herriak osatzen dute eskualdea: 3 569 biztanle eta 99,86 kilometro koadro.

Herria Udalerria INSEE kodea Herritarra Azalera
(km²)
Biztanleria
(2018)
Dentsitatea
(bizt/km²)
Akamarre Akamarre 64161 akamartar 33,90 981 25,93
Bidaxune Bidaxune 64123 bidaxundar 30,43 1364 43,61
Burgue Burgue-Erreiti 64113 burguetar 11,37 116 10,99
Erreiti erreititar
Erango Erango 64031 erangoar 5,30 168 26,23
Ezkoze Ezkoze 64205 ezkoztar 5,60 237 42,32
Samatze Samatze 64502 samaztar 13,26 703 51,81

Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Hirigune Elkargoaren esku dagoko Car Express hiriarteko autobus sareak zerbitzatzen du eskualdea. Guztira, 2 linek eskaintzen dute zerbitzua 2 udalerritan: Samatze eta Bidaxune.[8]

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Agaramonteko udalerri guztiak eremu ez-euskaldunean zegoen, han hizkuntza nagusia okzitaniera baitzen, bertsio gaskoiarrean.[9]

Koldo Zuazok, 2010ean, bere herri guztiak eremu ez-euskaldunean zegoen, han hizkuntza nagusia okzitaniera baitzen, bertsio gaskoiarrean.[10]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia. 122. araua: Nafarroa Behereko herri izendegia. .
  2. (Okzitanieraz) Diccionari toponimic occitan de las Lanas e deu Baish Ador. lo Congrès.
  3. Serrano Izco, Bixente. ([2006?]). Navarra : las tramas de la historia. Euskara Kultur Elkargoa ISBN 84-932845-9-9. PMC 827798316. (Noiz kontsultatua: 2021-05-13).
  4. Jean de Jaurgain eta Raymond Ritter, "La maison de Gramont 1040-1967", Les amis du Musée Pyrénéen, Aturbe (Bi liburukiak)
  5. «Bidaxuneko herri elkargoa» archive.wikiwix.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-13).
  6. (Frantsesez) «Ongi etorri herri elkargora» SudOuest.fr (Noiz kontsultatua: 2021-05-13).
  7. Berria.eus. «Jean-Rene Etxegarai hautatu dute Euskal Elkargoko lehendakari» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-01-23).
  8. (Frantsesez) «Ipar Euskal Herriko TXIK TXAK sarea: garraio publikoaren gorakada handia hilabetean.» France Bleu 2019-10-21 (Noiz kontsultatua: 2021-04-22).
  9. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  10. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]