Bederatzi puntuko txikia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bederatziko txiki» orritik birbideratua)

Bederatzi puntuko txikia edo Bederatziko txikia, bertsolaritzan, hamalau bertso-lerro dituen bertsoa da. Silabei dagokienez, lerro bakoitzak ondoko banaketa jarraitzen du: 7, 6, 7, 5, 7, 6, 7, 6, 6, 6, 6, 6, 7, 5. Berezia da alde horretatik, 5 silabako 2 bertso-lerro dauzka eta 7-6 alternantzia hausten duten 6 silabako 4 bertso-lerro[1].

Bederatzi puntuko doinu ezagunak dira, besteak beste, Bilintxen Horra sei bertso kale garbitzaileari eta Xenpelarren Betroiarenak bertso hau:

Bertso berriyak jartzen ...(7)
orain naiz abiyan, ..........(6a)
predikatzera nua ............(7)
Euskal-erriyan; ...............(5a)
betroi bat artu nuen .......(7)
Ernanin feriyan, .............(6a)
galantziya egingo ..........(7)
zuela agiyan; ................(6a)
tristura begiyan, ...........(6a)
beti auleriyan, ..............(6a)
ez aren premiyan .........(6a)
nere fameliyan; ............(6a)
Senpelarrek dakizki ......(7)
Errenteriyan. ................(5a)

Bat-batean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertso idatzietan ohiko bertso-neurria izan den arren, bat-bateko bertsogintzan bederatzi puntukoan aritzearena nahiko ariketa berria da. 1959ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan, gai jartzaileak lehen aldiz eskatu zien bertsolariei bederatzi puntuko bertsoa botatzeko, eta bertsolariak uko egin zioten, Mitxelenak izan ezik[2]. Gaur egun berriz, Txomin Garmendiak kontatzen duenez, eskola-umeek ere badakite bederatzi puntukoa botatzen[3].

Hitza emanda bederatziko txikian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1993ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean goizeko saioan jarri zitzaien bertsolariei ariketa hau. Ezaguna da Andoni Egañak "irrifarra" hitzari kantatutakoa[4]. 2001eko txapelketatik aurrera, buruz burukoan, bederatziko bana bota behar izaten dute bertsolariek hitz bat gai bezala emanda. Ezagunak dira Maialen Lujanbiok eta Amets Arzallusek suari eta altzoari kantatuak[5][6]; Andoni Egañak aulkiari kantatua[7] edo Maialen Lujanbiok eskuari kantatutakoak.

Doinuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertsolaritzaren Datu-Basean 13 doinu eskaintzen dira[8], tartean ondoko hauek:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Lekuona, Juan Mari. (1982). «Bertsolarien estrofa-motak Hegoaldeko usarioan» Euskera: Euskaltzaindiaren lan eta agiriak = Trabajos y actas de la Real Academia de la Lengua Vasca = Travaux et actes de l'Academie de la Langue basque 27 (1): 333–359. ISSN 0210-1564. (Noiz kontsultatua: 2023-01-01).
  2. «Joxe Agirre: “Sekula ez da orain bezalako koadrilarik izan, edozein herritan itxurazko saioa egiteko gai” - Azpeitia» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-01).
  3. «"Gaur, eskola umeek ere badakite bederatzi puntukoa botatzen"» Gipuzkoako Hitza 2015-11-13 (Noiz kontsultatua: 2023-01-01).
  4. (Gaztelaniaz) Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «1993-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa / Andoni Egaña - Bertso - BDB. Base de datos sobre bertsolarismo»] bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-01).
  5. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa / Maialen Lujanbio - Bertsoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea»] bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-01).
  6. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 16:15 [Bertsoa / Amets Arzallus - Bertsoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea»] bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-01).
  7. (Gaztelaniaz) Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa / Andoni Egaña - Bertso - BDB. Base de datos sobre bertsolarismo»] bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-01).
  8. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Doinutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-01).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]