Txomin Garmendia
Txomin Garmendia | |
---|---|
![]() Txomin Garmendia 1967ko Bertsolari Txapelketan | |
Bizitza | |
Jaiotza | Berrobi, 1934ko otsailaren 3a (88 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria eta idazlea |
![]() |
Txomin Garmendia Galartza (Berrobi, Gipuzkoa, 1934ko otsailaren 3a - ) euskal idazlea eta bertsolaria da.
Paulino Garmendia eta Bittori Galartzaren semea da. Bere kabuz ikasi zuen eta bizitzan zehar hainbat lan egin izan ditu: nekazaria, arotza, taxilaria, liburu-saltzailea eta Berrobiko alkatea besteak beste. 50eko hamarkadan hasi zen jendaurrean kantatzen eta 1964ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren txapeldunordea eta 1967ko txapelduna izan zen. 1980an istripu batean eritu eta idazteari ekin zion. Bere idatzitako lanen artean bertso liburuak eta kontakizunak daude.
Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Nobela[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Bordaberri (1983, Auspoa)
Kronika[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Bizitzaren arian (1982, Auspoa)
- Denbora pasa (1982, Auspoa)
- Gipuzkoa. Biotz-begietan (1983, GAK): Iñaki Linazasororekin elkarlanean
Bertsoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Bertsolari-kurpilla (1984, Auspoa)
- Erririk-erri (1984, Auspoa)
- Beltzak eta zuriak mendian ardiak (1985, Auspoa)
Bertsolaritza txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Bertsolari Txapelketa Nagusia:
- Finalista (4): 1965, 1967, 1980, 1982
- Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa:
- Txapelduna (1): 1967.
- Bigarrena (1): 1964.
- Finalista (3): 1962, 1964, 1967.
- Gazte mailan txapelduna: 1959an.
- Herri artekoan txapeldun ordea: 1999an.
Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Aginagako txapelketa: 1959
- Errege Eguneko saria (Donostia): 1962
- Loiolako Herri Irratia saria: 1962
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- ↑ .