Belen Gopegui

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Belen Gopegui
Belén Gopegui - 2019.jpg
Bizitza
Jaiotza Madril, 1963 (56/57 urte)
Herrialdea  Espainia
Familia
Aita Luis Ruiz de Gopegui
Ezkontidea(k) Constantino Bértolo (en) Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Madrilgo Unibertsitate Autonomoa
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea, gidoilaria eta kazetaria
IMDb nm0329725

Belén Gopegui (Madril, 1963), espainiar eleberrigile eta gidoilaria da. Zuzenbidean lizentziatua, oso gazte hasi zen idazten. Luis Ruiz de Gopegui fisikari eta idazlearen alaba da.

Lehengo eleberria 1993an argitaratu zuen, La escala de los mapas arrakastatsua, bi aldiz saritua izan zena. Ondoren etorriko ziren, besteak beste, Tocarnos la cara (1995), La conquista del aire (1998), Gerardo Herrerok zinera egokituko zuena Las razones de mis amigos izenburuarekin, El lado frío de la almohada (2004), El padre de Blancanieves (2007), Deseo de ser punk (2009), Acceso no autorizado (2011), El comité de la noche (2014)[1], Fuera de la burbuja (2017), Quédate este día y esta noche conmigo(2017)[2]

Bestalde, saikerak idatzi izan ditu, 2009an Un pistoletazo en medio de un concierto kaleratu zuen eta Txalapartak euskaraz argitaratu zuen 2011n, Ainhoa Caballerok itzulia eta Eider Rodriguezen hitzaurrearekin[3].

2016an Donostia Hiriburutzaren Korrespondentziak proiektuan parte hartu zuen. Euskal Herriko eta atzerriko idazlez osatutako zortzi bikotek elkarri idatzitako gutunak beste horrenbeste liburutan argitaratu ziren Erein argitaletxearen eskutik, Donostia 2016 proiektuaren sustatzailearekin elkarlanean. Belen Gopegui eta Eider Rodriguez bikotekideak izan ziren.


Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eleberria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • La escala de los mapas (Anagrama, 1993, Debolsillo 2011)
  • Tocarnos la cara (Anagrama, 1995, Debolsillo 2011)
  • La conquista del aire (Anagrama, 1998, Debolsillo 2011), llevada al cine con guion de Ángeles González-Sinde y dirección de Gerardo Herrero y titulada Las razones de mis amigos (2000)
  • Lo real (Anagrama, 2001, Debolsillo 2011)
  • El lado frío de la almohada (Anagrama, 2004, Debolsillo 2011)
  • El padre de Blancanieves (Anagrama, 2007, Debolsillo 2014)
  • El balonazo (Anagrama, 2008)
  • Deseo de ser punk (Anagrama, 2009, Debolsillo 2017)
  • Acceso no autorizado (Mondadori, 2011, Debolsillo 2014)
  • El amigo que surgió de un viejo ordenador (Ediciones SM, 2012)
  • El comité de la noche (Penguin Random House, 2014)
  • Fuera de la burbuja (Gran Angular, 2017)
  • Quédate este día y esta noche conmigo (Penguin Random House, 2017)

Haur Literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • El balonazo (SM,2008)
  • El día que mamà perdió la paciencia (SM,2009)
  • El amigo que surgió de un viejo ordenador (SM,2012)

Gutun liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Eider Rodriguez & Belén Gopegui (Erein, 2016)

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • La escala de los mapas
    • 1993: Tigre Juan Saria, La escala de los mapas
    • Premio Iberoamericano de Primeras Novelas "Santiago del Nuevo Extremo" 1994
  • Lo real
    • Finalista del XIII Premio Rómulo Gallegos 2003.
    • Finalista del I Premio Fundación José Manuel Lara de Novela 2002.
    • Finalista del Premio de la Crítica 2001.
  • II Premio Leteo 2002
  • II Premio La tormenta en un vaso al mejor libro escrito en español por El padre de Blancanieves.
  • VII Premio de Narrativa Española Dulce Chacón Deseo de ser punk liburuagatik. Egileak Zafrako Gazteen Etxeari eman zion sariaren diru-kopurua, gazteen alde lan egiten jarrai zezaten.
  • Otra mirada Saria, Cálamo Sarietan 2014: El comité de la noche.
  • Oxcars Saria 2010, egungo beste pertsona ospetsu batzuekin batera: Txaber Allué, José Luis Sampedro eta Miguel Brieva.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Zanón, Carlos. (2014-11-20). Sangre joven, vampiros nuevos Belén Gopegui se rebela ante la escritura como mero entretenimiento y construye una novela contra el poder, ajena al maniqueísmo y llena de connotaciones morales. . Noiz kontsultatua: 2017-11-23.
  2. (Gaztelaniaz) Pardo, Carlos. (2017-09-26). Google y el realismo. Novela con mucho de apólogo moral, la nueva obra de Belén Gopegui reflexiona sobre la inteligencia artificial. . Noiz kontsultatua: 2017-11-23.
  3. Belen Gopegui, Tiroa kontzertuaren erdian. Txalaparta 2011. Hitzaurrea, Eider Rodriguez, 7-23 orld.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]