Eider Rodriguez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Eider Rodriguez
Eider Rodriguez idazlea Baionan, 2008an.jpg
Bizitza
Jaiotza Errenteria1977ko maiatzaren 18a (40 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea

Eider Rodriguez Martin (Errenteria, Gipuzkoa, 1977ko maiatzaren 18a) euskal idazlea da. Publizitate eta Zinema ikasketak egin zituen. Kazetari lanetan ibili da artikulu ezberdinak argitaratuz, besteak beste, The Balde, Oarsoaldeko Hitza, eta Hitzak eta ideiak aldizkari eta egunkarietan. Editore eta gidoilari lanetan ibili izan zen eta gaur egun irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatean[1].

Bereziki ipuingintzan nabarmendu da, 2004an Eta handik gutxira gaur kaleratu zuen eta ordudanik beste hiru liburu argitaratu ditu: Haragia (2007), Katu jendea (2010) eta Bihotz handiegia (2017)[2]. Katu jendea ipuin liburuak XI. Igartza saria irabazi zuen (2008).

Literatur sorkuntzaz gain itzulpenak egiten ditu eta ipuin liburuak gaztelaniara itzuli ditu: Y poco después ahora (2007), Carne (2008), Un montón de gatos (2012) eta Ortigas: antología de relatos (2013). 2012an EIZIE eta Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin[3] Katu jendearen bost itzulpen egin ziren: gaztelania, euskaratik frantsesera, gaztelaniatik frantsesera, nederlandera eta alemana[4].

Komiki gidoigintza lanak ere egin ditu, Xabiroi aldizkarirako istorio laburrak sortuz marrazkilari ezberdinekin lankidetzan. 2017ko urrian Ikastolen Elkarteak argitaratu zuen Julen Ribas marrazkilariarekin sortutako Santa Familia komiki albuma.

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Narrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzulpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haur literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Nikoleta eta gaua, Arrate Rodriguezen marrazkiekin (2008, Elkar)

Saiakera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Itsasoa da bide bakarra : Joseba Sarrionandiaren lanetako itsas irudien irakurketa proposamen bat (2014, Utriusque Vasconiae)

Gutun liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Eider Rodriguez & Belén Gopegui' (2016, Erein)

Komikiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eider Rodriguez