Garondo
Itxura
| Garondoa | |
|---|---|
| Xehetasunak | |
| Honen parte | burua lepoa |
| Latinez | nucha |
| Terminologia anatomikoa | |
Garondoa, baita ere lepondoa edo lepogaina, lepoaren atzealdea da, bizkarraren goialdean, burezurrari lotzen zaion bizkarrezurraren zatia.
Sinonimoak: kokote, lepa-hezur, idun-hezur, zurzulo.
Ugaztun askotan, garondoak larruazaleko eremu solte eta ez-sentikor bat dauka, hortik amak bere kumeak hortzekin helduta eramaten ditu toki batetik bestera kumea geldirik dagoela.
Kulturan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Japoniako kultura tradizionalean, garondoa (japonieraz: 項, Hepburn: unaji) emakumeek estali gabeko atal bakanetakoa zen (aurpegi eta eskuez gain) eta, horregatik, gizonezkoek oso erakargarritzat hartzen zuten.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |