Belgikako hiztun-komunitate alemana

Wikipedia, Entziklopedia askea
Belgikako hizkuntza-komunitate alemanaren bandera
9 udalerri aleman hiztunak

Belgikako hiztun-komunitate alemana (alemanez: Deutschsprachige Gemeinschaft Belgiens) Belgikako entitate federatu bat da eta herrialdearen ekialdean dago. 77.555 biztanle ditu 853,64 km2-ko eremuan banatuak. Belgikako hiru hizkuntza-komunitateetatik txikiena da, beste biak komunitate frantsesa eta komunitate flandriarra direlarik.

Bederatzi udalerri aleman hiztunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aleman hiztun-komunitatea, Belgikako ekialdean dago, Valonia eskualdean, eta zehatzago, Liejako probintziako  Verviers barrutian,  Eupen eta Saint-Vith kantoietan.

Administrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aleman hizkuntza-komunitatearen parlamentuak 25 kide ditu eta hiru ministroz osatutako gobernua izendatzen du. Gobernu honek eskumenak ditu kultura, hezkuntza eta osasuna bezalako gaietan. Hizkuntza ofiziala alemana da baina frantses-hiztunek zenbati erraztasuna dituzte. Eskolako hizkuntza alemana da, baina frantsesa lehen hezkuntzan irakasten da bigarren hizkuntza bezala. Egunkari nagusia Grenz Echo da eta Eupen-en argitaratzen da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]