Ingux

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ingux herria

Ingush people mosaic.png


(ezkerretik eskuinera): Ruslan Aushev, Murat Ziazikov, Junus-Bek Jevkurov, Magomed-Said Pliyev
Biztanleak guztira 700.000
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak

 Errusia 444.833 (2010[1])

 Kazakhstan 16.893
Hizkuntza Inguxera
Erlijioa Islam Shaafia
Zerikusia duten beste giza taldeak Txetxenak

Inguxa[2](inguxeraz: ГIалгIай, Ghalghai; errusieraz: Ингуши) Iparraldeko Kaukasoko talde etnolinguistikoa da. Gehienak Inguxetian bizi dira. Txetxenian eta Ipar Osetia-Alaniako Vladikavkaz eskualdean eta Prigorodni barrutian multzo txiki batzuk daude. Beren hizkuntza, inguxera, kaukasiarra da, Ipar-Ekialdeko taldekoa[3]. Gehienak Shaafi eskolako musulmanak dira.

Inguxek historia, kultura eta hizkuntza loturak dauzkate txetxenekin.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendean inguxak Errusiar Inperioaren menpean gelditu ziren. 1936an Txetxenia-Inguxiako errepublika autonomoa eratu zen. Bigarren Mundu Gerraren ostean, Joseph Stalinek Kazakhstan eta Siberiara deportatu zituen, Alemania Naziarekin kolaboratu izana leporaturik. Erbestealdian biztanleriaren erditsua (200.000 lagun inguru) hil zen. 1957an, Nikita Khrustxev agintera iritsi zelarik, beren herrira itzultzen utzi zieten[4].

1991n Dzhojar Dudaiev txetxen buruzagiak Txetxeniaren burujabetza aldarrikatu zuenenan, inguxek banantzea eta Errusiaren barneko errepublika autonomo bat eratzea erabaki zuten[5].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. 2010eko Errusiako errolda: biztanleria etniaren arabera Perepis-2010.ru
  2. Inguxetia Berriaren Estilo Liburua. Berria.info
  3. Inguxera Linguamón. 10.gencat.net
  4. Ingush Joshuaproject.net
  5. Regions and territories: Ingushetia News.bbc.co.uk
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ingux Aldatu lotura Wikidatan