Larribarre: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 43°17′36″N 1°00′47″W / 43.2933°N 1.0131°W / 43.2933; -1.0131
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Adrar (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Boteretsu Robota: Testu aldaketa automatikoa (-|kokapena +|probintzia= \n|kokapena)
4. lerroa: 4. lerroa:
|irudia=Larribar.jpg
|irudia=Larribar.jpg
|irudiaren testua=Larribarre
|irudiaren testua=Larribarre
|probintzia=
|kokapena=kokapenmapaEH
|kokapena=kokapenmapaEH
|dn=43
|dn=43

13:00, 15 azaroa 2009ko berrikusketa

Larribarre
 Euskal Herria
Larribarre
Map
Kokapena
Herrialdea [[|]]
UdalerriaLarribarre-Sorhapürü
Administrazioa
Posta kodea
Herritarralarribartar
Geografia
Koordenatuak43°17′36″N 1°00′47″W / 43.2933°N 1.0131°W / 43.2933; -1.0131
Demografia

Larribarre Larribarre-Sorhapürü udalerriko herriburua da, Nafarroa Behereko Amikuze eskualdean. Herri honek, Sorhapürü gabe, 1841 arte aparteko udalerria osatu zuen.

Herritarrei "larribartar" deitzen zaie. Donibane Garazi herrialdeburura 26 km daude.

Izenaz

Dokumentazio historikoan lekuizen hau forma desberdinetan agertzen da: Sancta Maria de Larreivare (1160an), Larrayvat (1304an), Larrayvar (1309 eta 1350ean), Larraybar (1413an), Nostre-Done de Larribar (1472an Okzitaniako Bastidaxarreko notarioen idazkietan) eta Larriba (1513an Iruñeko dokumentazioan).[1]

Jean-Baptiste Orpustan adituak etimologikoki gardena den "larre" eta "ibar" hitzak ikusteaz gain, hurbileko "Landibarre" lekuizenaren (okzitanierazko Lantavath aldaera dokumentazio historikoan aurkitzen dugularik) bikote baliokide perfektua dela dio, batean euskarazko hitzak eta bestean erromantzezkoak oinarri.

Geografia

Kokapena

Amiküze eskualdea historikoki zatituta zegoen hiru eremuetatik Biduze-haraindi izenekoan kokatuta dago, hots Biduze ibaiaren ibarreskuineko lurrak dira; hala ere herri honetako lur batzuk beste ibarrean ere badaude. Herriaren mugak hauexek dira: ibai nagusi honen alde berean iparraldean Behaskane-Laphizketako lurrak ikutzen ditu; Biduze zeharkatuta, lehen Behaskane ostera ere, gero Larribarrek berak du lur-eremu bat alde honetan (Donapaleuko Salbatore auzo eta kaperaren inguruarekin bat egiten duena) eta mendebaldean oro har ibaiak Uhartehirirekiko muga markatzen du; hegoaldean Sorhapürü udalkidea dago. Hauek guztiak herri amiküztarrak dira.

Aldiz, ekialdean Zuberoa hurbil du, gehienbat Berroeta, Domintxaineko Arxelako auzoa eta Lohitzüneko lurretako iparraldeko muturra. Denak Amikuzerekin hain antza handia duen Pettarra eskualdean.

Orografia

Herria bera 100 bat metrotan dago; punturik baxuena (54 m) Biduzeren ertzean ematen da. Tontorrik altuenak, izugarriak izan gabe, eremu desberdin batzuetan ematen dira:

  • ibaiaren ezkerribarrean ia heltzen da Salbatore kaperara; Larribarrek hortxe du puntu gorena (245 m).
  • eskuinibarrean 207 mko muino bat dago Zuberoako mugan.

Demografia

1695eko erroldan 42 etxe zituela ageri da.

Berezko udalerri gisa ageri den erroldei dagokienez, 1793koan 246 biztanle zituen eta desagertu baino lehenagoko 1836koan 226. INSEEren datuak dira; fusioaren osteko udalerriaren datuak jakiteko, ikus Larribarre-Sorhapürü.

Errepideak

Nafarroa Behereko ardatza den Garazi-Amikuze bidean dago; departamendu mailako D 933 errepideak Kinkileko zubian Biduze zeharkatu eta herritik hurbil pasatzen da hegoaldeko norabidean, herrialdebururako bidean. D 242 Sorhapürüra eta hortik Maulera abiatzen da. Iparralderantz jotzen duen tokiko errepide batek lotzen du Behaskane eta Laphizketarekin.

GR 65, Donejakue Bidearen adar nagusitzat jotzen dena korritzen duen ibilbide luzea, Zuberoatik herri honetara dator, hemendik laster batean beste adar batzuekin bat egiteko, oraindik ia Larribarreko lurretan baina Biduzeren beste aldera.

Historia

Udalerri-aldaketak

Udalerri modernoen sorrera baino lehen, erlijio aldetik egun udalkide den Sorhapürürekin parrokia bakarra osatzen zuen baina Frantziako Iraultzaren ostean Uhartehirikoarekin batuarazi zuten.

1841eko maiatzaren 12a arte herri honek udalerri propioa izan zuen. Urte horretan Sorhapürürekin fusionatu zen; harrezkero Larribarre-Sorhapürüko udalburua da.

Eraikin eta monumentu historikoak

  • Hilerriko hilarri diskoidalak oro har ez daude oso egoera onean; 1631eko bat dago.

Kultura eta hezkuntza

Ekonomia

Nekazaritza eta abeltzaintza izan dira herritar gehienen lanbideak.

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. Larribarre Patxi Salaberriren "Nafarroa Behereko herrien izenak" lanean: 281/282. or.


Geografia
Nafarroa Beherea
Artikulu hau Nafarroa Behereko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.