Laphizketa

Koordenatuak: 43°19′20″N 1°00′12″W / 43.3223079°N 1.0032954°W / 43.3223079; -1.0032954
Wikipedia, Entziklopedia askea
Laphizketa
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Beherea
UdalerriaBehaskane-Laphizketa
Administrazioa
Posta kodea
Herritarralaphizketar
Geografia
Koordenatuak43°19′20″N 1°00′12″W / 43.3223079°N 1.0032954°W / 43.3223079; -1.0032954
Demografia

Laphizketa Behaskane-Laphizketa udalerriko herrixka bat da, Nafarroa Behereko Amikuze eskualdean. Herri honek 1842 arte aparteko udalerria osatu zuen.

Herritarrei "laphizketar" deitzen zaie. Donibane Garazi herrialdeburura 34 km daude.

Izenaz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lekuko zaharrek[1] aldaera hauek eskaintzen dizkigute, besteak beste: Sancta Maria de Lepiste (1160an), L'Apisto eta Lapiste (1350, 1413an), Lapista (1513an Iruñeko idazki batean).

Adituek lekuizen honek latinez "arbela" esateko hartu zen mailegu batean duela oinarria uste dute; kasu honetan, "Zohazti" eta "Arboti" toponimoen artean gerta litekeen gisan (ikus bi artikuluak), antzeko bikotea osatuko lukete Laphizketa (mailegu latin edo erromanikotik eratorria) eta Arberatzek (honek euskarazko jatorrik hitza erabilita). Gogoan izan Irungo Lapitze auzoa, "Lapitz" abizena eta beste, oro har eragin okzitaniar zabala egon den lekuetan sarriago ematen dena.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amiküze eskualdea historikoki zatituta zegoen hiru eremuetatik Biduze-haraindi izenekoan kokatuta dago; izenak adierazten duen gisan Biduze ibaiaren ekialdean dagoen zonaldeari deitzen zitzaion horrela.

Herriaren mugak hauexek dira: ipar-ekialdean Zilhekoa, iparraldean Arberatze; bi hauen lurretako mugak oso hurbil daude. Mendebaldean Behaskane udalburua, hurbilen dagoen herria; denak amikuztarrak. Aldiz, ekialdean berehala Zuberoako Pettarra eskualdean sartzen zara, Berroetako lurretan hain zuzen.

Orografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gehienak altuera apaleko lurrak dira. Herria 100 bat metrotan dago eta Biduzerako bidean apurka-apurka jaisten badoa ere, ez dago desberdintasun handirik.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1695eko erroldan 30 etxerekin ageri da.

1833ko inkesta batean 210 biztanle zituela ageri da.

Errepideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

D 11 departamendu mailako errepide garrantzitsua (Donapaleu-Maule lotura egiten baitu) herritik oso hurbil, iparraldetik, pasatzen da, mendebalde-ekialde norabidean. Errepide lokal batek lotzen du hau herrixkarekin berarekin eta beste batzuk iparralderantz (Arberatzera) nahiz hegoaldera (Larribarrera) abiatzen dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerri-aldaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerri modernoen osaera baino lehen, Frantziako Iraultza aurretik herriko eliza independentea zen baina 1803an Berroeta auzo-herriko parrokiarekin batu zen. XIX. mendearen amaieran bi horiez gain Behaskanerekin ere batuta ageri da erlijio aldetik.

1842 arte herri honek berezko udalerria izan zuen; urte horretan Behaskanerekin fusionatu eta harrezkero Behaskane-Laphizketaren barruan dago.

Eraikin eta leku historikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hilerrian nahiko txarto zaindutako bi hilarri diskoidal besterik ez dira aurkitzen, garai batean gehiago izan zirela pentsatzen bada ere. Batak 1624ko data darama.

Kultura eta hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laphizketarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza eta abeltzaintza izan dira herritar gehienen ohiko lanbideak. Azken hamarkadetan, Amikuze osoan bezala, dibertsifikazioa suertatu da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Nafarroa Beherea
Artikulu hau Nafarroa Behereko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa